Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Azaroa »  Garai bateko Azpeitiar herri kirolariak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Klik! Herri Kirolak

Garai bateko Azpeitiar herri kirolariak

Argazkiak: Kutxa Fototeka

HERRI KIROLAK. Kutxa Fototekak azpeitiar herri kirolarien argazkiak ere gordeak ditu; ondorengoak dira. 1940. eta 1960. hamarkadakoak dira denak, herri kirolak plazak betetzen zituen garaietakoak. Azpeitian ere hala gertatzen zen; zezen-plaza bete-bete egoten zelako aizkolariak edota harri-jasotzaileak ikusteko. KIROLARIAK. Herri kirolean aritu zen azpeitiar ugari izan zen 1940. hamarkaditik 1960. hamarkada artean. Gutxi batzuk agertzen dira argazkiotan: Agerre II.a, Errekartetxo, Aizpuru aizkolariak eta Arria I.a. Baina ugari izan ziren: Agieta, Urreta, Arria II.a, Keixeta, Atxumarriya, Belaetxe, Agerre I.a eta abar.

Arri I.a.
Arri I.a..  Ignacio Orbegozo Juaristi Arri I.a aizkolari azpeitiarra, bere emazte eta semeekin, Mendiolatza-Aundi baserriaren aurrealdean (1940ko hamarkada). 
Aizpurutarrak
Aizpurutarrak.  Aizpuru aizkolariak, lehengusuak biak, urrestildarrak (1940ko hamarkada). 
Errekartetxo.
Errekartetxo..  Azpeitiko Santos Iriarte Errekartetxo harri-jasotzailea. Albizuri-Aundi harri ospetsua jasotzen (1947. urtea). 
Agerre II.a.
Agerre II.a..  Jose Antonio Lopetegi Aranguren Agerre II.a harri-jasotzaile azpeitiarra besoetan bi haur dituela, Asteasun (1960. hamarkada). 
Errekartetxo eta Damasa
Errekartetxo eta Damasa.  Santos Iriarte Errekartetxo harri-jasotzaile azpeitiarra eta Damasa indartsua, Eibarren (1947. urtea). 

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak