|
|
|
Bertsolaritza
Gazteen topaketak Urrestillan
Nerea Aranburu
Urte batzuk igaro dira Euskal Herriko bertsolari gazteak elkartu ez direla. Hori aitzakiatzat harturik, azaroaren laugarren asteburuan —22an, 23an eta 24an—, elkartu egingo dira, Urrestillan, 2002ko Bertsolari Gazteen Topaketak ospatzeko. Ostiraletik igandera bitarteko hiru egunetan, hainbat ekitaldiz gozatzeko parada izango dute Urrestillako eskolan bilduko diren Euskal Herri osoko bertsolari gazteek. Ostiral arratsaldean elkartuko dira partaide guztiak, eta afariaren ondoren, bertso eskola bakoitzaren emanaldi bereziak ikusi ahal izango dira. Larunbateko egunari, eguerdiko triki-bertso poteoarekin emango zaio hasiera, eta bazkaldu ondoren, Pako Aristi idazle urrestildarraren hitzaldia egongo da. Gauean, aldiz, bertso-afaria Imanol Lazkano eta Joxe Agirre bertsolari azpeitiarrekin. Igandean egingo den bazkariarekin emango zaie aurtengo Bertsolari Gazteen Topaketei bukaera. Norbaitek joan nahiko balu, lotarako zakua eta 30 euro eraman besterik ez du, bi afariak eta bi bazkariak ordaindu ahal izateko. Eta norbaitek topaketetan parte hartu nahiko balu, izena azaroaren 15a baino lehen eman beharko du.
|