Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 13,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Azaroa »  Non erosi, herria bizi »  Garai berriei aurre hartuz

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Merkataritza :  Etxeberria eta Agirre dendek urteak daramatzate herrian

Garai berriei aurre hartuz

 

Urteetan Azpeitian diren dendak badira, bertan sortu zirenak eta urteak aurrera, garaian garaira moldatuz aurrera egin dutenak. Azpeitian urte gehien daramatzana Etxeberria da, Gibertenekoa bezala ezagutu izan dena urteetan. Gibertek 1850ean ireki zuen denda Erdi kalean. Dendako nagusiek kontatzen dutenez, “denda ireki zutenak frantziarrak ziren, eta generoa kanpotik ekarri ohi zuten. Garai hartan optika, ferreteria, drogeria... denetik aurki zitekeen bertan”. Baina ordutik aldaketa handiak izan ditu. Gaur egun Etxeberria industria hornidurak eta etxerako dekorazio gaiak eta etxetresnen saltokia, Garmendi gainean dago, eta Gotain lurrindegia dago lehen denda zeneko lekuan. “Azpeitia ordutik asko industrializatu da; ondorioz, industria horniduren biltegia sortu genuen Garmendi gainean, 1989an, industria gunetik gertu eta sarrera-irteera errazagoa izateko. Etxeberriak hainbeste urtean irautea lortu badu, herriak aurrera egin duen heinean, gu ere aldamenean aurrera egiten joan garelako da. Herriaren aldaketei aurre egin behar zaie, hori baita modu bakarra aurrera jarraitzeko”.

IA DENETIK. Agirre oparidenda Erdi kalean dago eta 1930eko hamarkadaren hasieran sortu zen. Hirugarren belaunaldia da gaur egun dendako jabea dena. Dendaren aurreneko aldian altzari denda izan zen. “Garai hartan altzari denda zen eta ehorztetxe zerbitzua ere eskaintzen zen, gure aitona zenak egiten baitzituen hildakoen kaxak, eskuz. Arotz tailer txiki bat zeukan Enparan kalean, gaur egun, Ederti dekorazio denda dagoen tokian, hain zuzen”, dio dendako gaurko jabeak, Ińigo Agirrek. “Dendan, urteen poderioz, etxeko apaingarriak eta abar sartzen joan ziren. Garai hartan merkataritza ez zegoen gaur egun bezala definitua eta ia denetik saltzen zen dendetan. Gabonetako apaingarriak saltzen, berriz, aitzindariak izan ginen”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak