Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Azaroa »  Non erosi, herria bizi »  "Hilabete da denda ireki nuenetik, eta alde onak eta txarrak oraindik ikusteko nago"

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Elkarrizketa : Idoia Etxezarreta

"Hilabete da denda ireki nuenetik, eta alde onak eta txarrak oraindik ikusteko nago"

Idoia Etxezarreta gaztea da herrian denda ireki duen azkenetakoa. Irailean zabaldu zuen, alde zaharrean; Mugi Kirolak kirol denda, hain zuzen ere.

 

-Nolatan animatu zara denda berri bat irekitzera Azpeitian?

Nik neuk kirol denda bat irekitzeko asmoa banuen aurretik. Gero neuk ere merkataritza ikasi nuen Donostian, eta praktikak Donostiako kirol denda batean egin nituen.

-Zergatik aukeratu duzu Azpeitian alde zaharra denda irekitzeko?

Ni neu azpeitiarra naizelako aukeratu dut. Gainera, lokala ere geurea denez, aukera hori aprobetxatu dut. Bestetik, alde zaharra herriaren erdigunea da. Baina denda ireki dudala hilabete besterik ez da, eta oraindik alde onak eta txarrak ikusteko nago, oraindik ez baitakit denda nola joango zaidan ere.

-Azpeitia merkataritza gune garrantzitsua dela uste al duzu?

Txarrena dela ez nuke esango. Azkoitia edo Zestoa baino hobeto ikusten dut. Bi herri horietatik jende asko etortzen da erosketak egitera Azpeitira.

-Jendeak erosketak egitera Donostira joateko joera duela ere esan ohi da.

Orain arte atzeman dudana zera izan da: astegunetako arratsaldeak hobeak izaten direla larunbat arratsaldeak baino. Agian, jendea kanpora joaten delako da.

-Denda bat irekitzea erraza al da?

Prozesu luzea da; proiektua egin, baimenak lortu... Luzea da beraz, eta oraindik ez dut bukatu.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak