Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Azaroa »  Iritziak »  Webeko eztabaida

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : albistiei erantzunez

Webeko eztabaida

GAIA: Uztarria Kultur Koordinadoraren web guneko ‘eztabaidan’ Foru Aldundiak egin asmo duen bidegorri sarearen inguruan sesioan dabiltza. Hona hemen gutun horietako sorta bat:

Polita izan daiteke

Ondo iruditzen zait bidegorriaren kontua, ondo eginez gero polita izan daiteke. Bizikleta erabiltzen erakutsi behar zaie gazteei, Saihesbidearen kontua ez zait gustatzen, nahiz eta gero denok erabili.

Kontxo

Beti atzetik

Kontxok dioenak ez dit balio; alegia, saihesbidea egiten baldin bada gero denok erabiliko dugula. Ez. Orduan berdin da nolako txikizioa egiten duten, denborarekin isildu eta denok erabiliko dugulako. Ez. Kontuak horrela, motordun autoak mugatu eta denok bizikletan edo zaldiz ibiliko gara herrian, denborarekin horretara ere ohituko gara. Azpeitia leku ederregia da saihesbide batek suntsitzeko. Eta bidegorriari buruz, dirudienez Europan bidegorriak egiten ari dira, baina hemen beti bezala beti atzetik.

Cher-The Mask

Auzoetara egokiagoa

Maskara jartzeko denean maskara jartzeko delako. Botoak irabazteko denean botoak irabazteko delako. Baina kontua ez da hori. Kontua da ea ondo irizten diogun edo ez. Kontua da berandu bada ere baliogarria izan daitekeen edo ez. Gauzak berandu egitea (baina egitea) ez egitea baino hobea dela irizten diot nik behintzat. Hala ere, ikusi egin beharko litzateke nondik nora egiten duten bidegorria, nolakoa, zenbat kostatuko den... Izan ere, oso ondo dago Zumaiatik Zumarragara bidegorria egitea, baina egokiagoa irizten diot Urrestillatik Sanjuandegira, edo plazara edo Aranara egitea, alde batetik eguneroko bizitzan autoa ez hartzeko aitzakia litzatekeelako eta bizikleta herri barruan indartu behar delako. Izan ere, jakin behar dugu bidegorri horiek azpiegitura ideiarekin egiten diren, edo kirol azpiegitura hutsak diren.

Joxemai

Herri inguruan hobe

Ez dut uste Zumarragara edo Zumaiara jende askok ibiliko lukeenik bidegorria. Herri barruan eta inguruan izan beharko luke.

Ni neu

Herria zeharkatuz

Herri inguruan edo Urrestilla aldera erakargarriagoa izango litzateke, leku politagoa eta hobea delako. Zumarraga edo Zumaia aldera bidegorria egitea ez da egokia: autoak aldamenean ziztu bizian pasatzen eta, gainera, urrutiegi daude. Hobe da lehenengo Azpeitia eta ingurua bidegorri on batez hornitzea, herri barruan bide luze bat eginez, herria zeharkatuko lukeena eta oinezkoek benetako preferentzia izanez.

Noaaaaaa

Bizikleta alternatiba da

Garrantzitsuena Joxemaik esandakoa da: azpiegitura asmoarekin egitea bidegorriak. Hala ere, badira kontuan hartu beharreko batzuk:

  • Bidegorriak herri barruan bizikletaz ibiltzeko erraztasuna eman behar luke.
  • Bizikletarena serio aztertu beharreko alternatiba izango da. Batik bat aurrera begira. Azpeitia, espazio aldetik, asko ari da hazten, etxe asko daude zentrotik urruti samar. Horregatik, eta jendeak etxetik irten orduko autoa hartzen duelako ere bai, gaur egun ezinezkoa da kalean lasai ibiltzea (oinez ez ezik, autoan ibiltzea ere desesperantea da). Alternatiba bat da bizikleta. Donostian, motoa ez ezik, gero eta gehiago erabiltzen omen da bizikleta.
  • Zer esan nahi du bizikletaren alternatiba serioa izateak eta bizikletaz ibiltzeko erraztasunak emateak? Adibide batzuk: alde zaharra autoei itxi; bidegorria auzoetatik (Sanjuandegi, Landeta, Loiola, Urrestilla...) zentrora jarri; bizikletentzako aparkalekuak jarri herrian, batik bat zentroan; bizikletaren erabilera bultzatu, autoen erabilera mugatu...

Naxi

Hemen inguruan egin

Niri ere egokiago iruditzen zait Nuarbe aldera egitea bidegorria. Eta Nuarbe aitatu dudala, Urrestillatik aurrera badago tarte bat jendea bizikletan beldurrez pasatzen dena, oso hestua baita, eta kamioiren bat egokituz gero tarte horretan zer esanik ez... Bidegorria Zumarraga aldera egitea izugarrizko aldrebeskeria dela iruditzen zait. Bidegorria Nuarbeko urtegi aldera egingo balute, berriz, izugarrizko buelta polita izango litzateke bizikletazaleentzat.

Pott

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak