Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Azaroa »  Iritziak »  Enekoitz Esnaola

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : puntie ateaiez

Azpeiti, politt hori

Enekoitz Esnaola

Azpeiti, orain urte batzuk xakel batek —Juan Luis Zabala Pipi-k— Azkoiti, politt hori artikulu xarmanta idatzi zian Egunkaria-n, eta heuk ere, Azpeiti xahar hori, merezi duk zerbait idaztea, bestelakoa bada ere. Izan ere, duela gutxi ez genian ba irakurri “Azpeitia berria egiten” ari direla. Obrak hemen, etxe berriak han… Politt-politte jarriko omen haute. Baina, bitartean, Carasusaneko eraikin handi hori hor zagok etxea erosteko arazoak dituztenei irain egiten, goitik behera harro begiratuz bezala. Eta azoka plazako eraikin grisa hor zagok utzita, berak kulparik eduki gabe baserritarrei barkamena eskatzen, lotsatuta begiratuz bezala. Udaletxea bai, udaletxea berritu berri ditek, baina, aizak, pasilloetatik ez ditiztek kendu *Paisajes espańoles koadroak. Igual politto* haiz koadro horiekin.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak