Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 23,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Azaroa »  Iritziak »  Leire Ostolaza

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : akullue

Informazio iturrien aroan

Leire Ostolaza

Askotan entzun izan dugu informazioaren gizartea dela gurea eta dagoen baliabide kopuruagatik hori egia dela ziurta dezakegu.

Mota askotako berriak jasotzen ditugu egunero, iturri desberdinetakoak eta helburu desberdinekin emanak nire uste apalean. Honezkero denok konturatuta gaude informazio iturri bakoitzak zein aldetatik begiratzen dion berriari eta zein alde ezkutatzen duen. Errealitatea bera ere halaxe ikusten dugu eta gertakizun bakoitzaren aurrean bertsio ezberdinak izatea gauzarik normalena da. Hori horrela izanik, bakoitzak bere senari jarraitzen diogu gure egiaren bila, entzundakoaren eta ikusitakoaren arteko oreka aurkitu nahian.

Arazoa ordea, gaurko gizarte etxezulo telebista jalean azal daiteke, etxetik lanera eta lanetik etxerako bide estu horretan, kalean ikusten denaren informazio puntua galtzen duelako. Kasu honetan, bi edo hiru iturri gehiagotako informazioa jasoko du, baina beti egongo da moldatua.

Informazioaren aroan bizi garen honetan jende askok lanak izaten ditu irakurtzen edo entzuten duena sinesten, eta ikusten duguna zenbaiteraino den egia ere zalantzan jartzen hasiak gara.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak