Joko japoniarrak
Iņaki Uranga 'Zaldiye'
Idaztera natorkizue txupinazo egunean ikaratuta gelditu bainintzen joko japoniarrak zirela eta. Harrituta gelditu nintzen zer-nolako zaparrada ateratzen zuten eta umeak zein gertu zeuden suziri hauengandik.
Segurtasun kontuak direla eta, hainbat aldaketa nabari ditugu gure bizimoduan. Ziur egon oraindik Azpeitiko suzko erroberak Azkoitian botako dituztela eta Azkoitikoak Azpeitian.
Txupinazo egunean Oņatz-etik (Eperratik) irtetzen ari nintzela sekulako eztanda entzun nuen, pentsatuz umeren batek txupinazoko lehergailu sueltoren bat lehertu zuela. Baina ez, han zegoen udal langile bat, baita garbigailuarekin eta koheteekin zarata ateratzen aditua ere, bere alaba ondoan zuela delako joko japoniarrak sutzen. Hau dena, plazako kiosko aurrean, hiru hesiren barruan.
Itxaferoak erosteko nortasun agiria behar bada, laster ikusteko pasaportea beharko dugu.
Ikaraturik, gauean koadrilan komentatu nuen, denek barre egin zidaten beldurtia banintz bezala. Baina hauek hogei urtetik gora daramatzate joko hauek ikusi gabe.
Hau guztia idaztera bultzatu nauena zera izan da: joan den astean 11 urteko mutiko bat hil baita suziri batek jota. Suziriak 150 metro gorantz irten beharrean, albora irten duelako! A zer-nolako barregurea!
Besterik gabe, dagokionak neurriak hartuko dituelakoan agurtzen naiz.
Ni neu behintzat, Oņatzeko puntan egongo bainaiz egun horretan.
|