Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 23,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Azaroa »  Iritziak »  Gutunak »  Emakumeok...

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Emakumeok...

Izarraizpeko Sorgina

Lan bera egiteagatik, gizonezkoek baino gutxiago kobratzen dugunean; etxeko lanen ardura gure gain uzten denean; gure lan aukera bakarra prekarietatean murgildutakoa denean; hainbat eta hainbat enpresatako ateak ixten zaizkigunean; atzerritik lan duin baten ilusioz etorri eta gure gorputza saltzera behartzen gaituztenean; jaiotzen garenetik balore zehatz batzuk barneratzera behartzen gaituztenean; kirolean nahiz kulturan bigarren mailako herritartzat hartzen gaituztenean; gizonezkoentzat eginiko presondegietan zigortzen gaituztenean; politikoek berdintasunaren bideak pausoak ematea itxuratu eta betetzen ez dutenean; udaletxetan diskriminazioarekin bukatzeko bideratzen den dirua %0,0 euro denean; herriko jaietan partehartzea ukatzen zaigunean; nahigabeko haurdunaldia etetea ukatzen zaigunean; publizitatean, salmentarako tresnatzat hartuak garenean; Osakidetzak behar ditugun zerbitzuak eskaintzen ez dizkigunean; txisteekin, abestiekin nahiz ipuinekin irainduak garenean; mozkorraren aitzakiaz babosoak jasan behar ditugunean; kalean beldurrez ibiltzen garenean; sexu harremanetan gure ezetza aintzakotzat hartzen ez denean; hizkuntza sexista erabiltzen denean; gure gorputza nahiz janzkera era zehatz batekoa izatera mugatzeagatik gaixotzen garenean;... Erasotuak gara!

Eta zer esanik ez esku luzea eta buru motza duten gizonezkoek sortzen dizkiguten arazo guztiekin.

Emakume, ziur zuri beste arrazoiren bat bururatzen zaizula azaroaren 25ean kalera ateratzeko!

Erasorik ez!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak