Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Azaroa »  Iritziak »  Erantzun positiboa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : azketako ude

Erantzun positiboa

Jabier Altuna

Azken egun hauetan gertatutakoak ikusi eta entzun ditudan astakeriak entzun ondoren (Garzon epailearen azken okurrentziaz eta honen inguruan esan diren gauzez ari naiz), azkena irakurri dudan liburuan aurkitu nuen kontu bat etorri zait burura; kontu honen ondorioak bizitza pertsonalean, lanean, edozein arlotan erabil ditzakegula iruditzen zait. Liburuaren gaia ez zen politika baina bizi dugun gatazka aipatzen zuen; irtenbiderik ez daukala alde bakoitzak erantzukizun guztia besteari botatzen dion bitartean, zioen idazleak. Nazien kontzentrazio kanpoetan urteak pasatu eta bere familia hiltzen ikusi zuen psikologo judutar baten kontua zen; han bizi, ikusi eta jasan zituen gauzen artean ere, askatasun eremu bat gelditzen zitzaiola erabaki omen zuen. Bera, bere familia eta bere herria jasaten ari ziren zapalkuntzaren aurrean bere erantzuna nolakoa izango zen erabakitzeko ahalmena; bere esku omen zegoen barruan sentitzen zuen amorrua, gorrotoa nola bideratu; ikusi zuena errepikatu edota beste erantzun mota bat eman. Gorroto horrekin ezin zuela bizi eta erantzun positiboa bilatzea erabaki zuen. Egoera zailenean ere ekintza positiboak bilatu behar direla; gure ekintzak pertsona bezala gaiztotzen bagaitu ez direla bidezkoak; eta epe luzera erantzun positibo hori dela emankorrena helburuak lortzeko zen idazlearen tesia.

Esan behar dut kontu hori irakurtzeak itxaropen pixka bat eman zidala; gauzak bere neurrian hartzen erakutsi eta perspektiba pittin bat behar dela edozer gauza epaitzerakoan eta aztertzerakoan (batzuetan ahaztu egiten baitzaigu) ikusarazi zidan. Orain, beti bezala, zailena, eguneroko bizitzan hori praktikan jartzea izango da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak