Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Urria »  "Etortzeako banekiyen polakue ikistie garrantzitsue zala"

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hantxe bertan : Jaione Badiola - lanien Poloniyen

"Etortzeako banekiyen polakue ikistie garrantzitsue zala"

Leire Larrañaga

Oin hamalau hilebete Fagor Kooperatibak eskeinitako aukerie onartu ta enpresiek han dun fabrikan dao lanien Jaione Badiola.

- Lan iteko erie ezberdine al da?

Kulture ta hizkuntze desberdinekuek geala esango nuke. Ta neretzat hor dao proiektu honen garrantziye, pertsonekiko harremanetan.

- Zerrek harritu zaitu geyen?

Ein duen udera ederrak. Maietzien egualdi ona hasi zan, eta irail arte ona ein du. Aurten 25-30 gradu izen ditugu. Hori bai, udazkena gogorra da, 15:30erako ilun dao, ta laster izozten du ibaye. Hiri erdigunien ta kanpokaldien daon ezberdinatasunek’e harritu nindun. Erdi-gunie oso europeue da. Jende ugari ibiltzen da ta biziye du. Baino kanpokaldie bestelakue da: etxe zarrak, grisek, berritu beharrien; karretera zaharrak, edozein lekura juteko orduek beher die... Ta hauen tartien McDrive ta zentro komertzial ikaragarriyek daude. Kontraste haundiye dao. Mercedesak eta Fiat 126ak batea ikusten die.

- Ze mouz hizkuntziekin?

Etortzeako banekiyen polakue ikistie garrantzitsue zala, baino etorritakuen ikusi nun derrigorrezkue nuela. Jende gutxik daki inglesez, ta iye inok ez españolez. Oso mugaute zaude harremanetako ta horreatik polako klasieta juten naiz. Klasietan oso gustoa nabil, ulertzen hasi naiz ta baite hitz eiten’e. Hizkuntze zaile da, benetan.

- Aisialdiyen ze eiten dezu?

Ez dauket denbora libre asko. Hiriyek au-kera asko eskeintzen ditu: parrandako leku ederrak daude, zinien pelikulak bertsiyo originalien botatzen ditube, ta inglesezkuek eta españolezkuek ikusi leizket, kiroleako leku aproposak daude, ta musika, opera eta antzerki aukera bikainek daude.

- Herri minik bai? Ezetz esatie gezurra izengo litzeke. Egiye esan, oso gustoa nao beste herrialde batien eoteko aukeriekin. Gainea, sarri bueltatzen naiz Urrustillea.

HANGO JENDIE. “Polakuek oso erlijiosuek die, zaharrak, helduek, gaztiek ta umiek, danak. Ta beayen herrialdekue danez, Atte Santue mirestu eiten debe”

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak