Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Urria »  Jokalari faltan

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Kirola : Waterpolo taldeak arazoak ditu bi aste barru hasiko den denboraldi berriari ekiteko

Jokalari faltan

Nerea Aranburu

Azpeitiko Waterpolo Taldea orain dela zortzi urte sortu zen, 1994an hain zuzen. Garai hartan igeriketan ibiltzen ziren hainbat pertsonen ideia izan zen horrelako kirol talde bat sortzea.

 

Behin taldea osatu zutenean, aurrera egiteko pausoak ematen hasi ziren. Waterpolo taldeko kide Angel Ruizen esanetan, “orain zortzi urte, taldea osatu zenean, helburu nagusia ondo pasatzea zen. Garai haietan inork ez baitzekien zehazki nola jolasten zen kirol honetan. Orduan, gure nahia partidu batzuk jokatu eta denborarekin esperientzia hartzea zen. Apurka kirola gehiago ezagutuz joan gara”. Hasierako urteetan, jende ugarik azaldu zuen waterpoloan jokatzeko interesa, eta talde polita osatu zuten. Igeriketan ibilitakoak eta jada utzita zutenak ere animatu egin ziren kirol talde berria osatzeko.15-16 kideko taldetxoa bildu zen.

Gaur egungo egoera, ordea, guztiz bestelakoa da. Urte hauetan denetan hainbat lagunek utzi dute talde, eta zailtasunak dituzte jende berria taldean sartzeko: “Iaz hamahiru lagun ginen taldean, baina denboraldi bukaeran batzuek utzi egin zuten. Aurten, gehienera jota, 11 izango gara, eta nahiko larri ibiliko gara”.

Azpeitiko Waterpolo Taldea azkeneko denboraldietan Gipuzkoako mailan jokatzen aritu da. Lehen urteetan, aldiz, Euskadi kategorian ere jokatu zuen. “Euskadi kategorian jokatzen bada, kanpora ateratzeko aukera duzu; besteak beste, Santanderrera, Kataluniara eta Burgosera”, dio Angel Ruiz jokalariak. Arazoak tarteko, Gipuzkoa mailan soilik parte hartzea erabaki zuten.

Taldeak sekula ez du entrenatzailerik izan. Denen artean taldea aurrera ateratzen saiatzen dira. Orain, jendea animatzea baino ez zaie falta. “Badakigu jende askok ez dakiela herrian taldea dagoenik ere. Guk jendea animatu nahi dugu, oso giro ona dagoelako, eta merezi duelako”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak