Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Urria »  Azpeitian nola daude kontuak?

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Politika

Azpeitian nola daude kontuak?

Nerea Uranga

 

Abuztuaren 26an Espainiako Entzutegiko Baltasar Garzon epaileak hiru urtez Batasunaren egoitza guztiak ixtea eta alderdiaren jardun publiko zein pribatuak etetea erabaki zuen. Ondorioz, Hego Euskal Herriko hiriburuetan Batasunaren egoitzak itxi zituzten Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak, baita herri batzuetakoak ere. Batasuna legez kanpo uzteko erabakiak Azpeitian ere eragina izan du, bai udaleko jardunean eta baita ere kalera begirako jardunean. Udalean bigarren indarra da Batasuna; sei zinegotzi ditu, zazpi EAJk eta lau EAk.

Udal taldea. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak esan duenez, alderdi bat eta alderdiaren zerrendetan hautatuta osatutako udal taldeak banatu egin beharko dira. Azpeitiko Udalean talde bezala jarraitzen dute, baina Sozialista Abertzaleak udal talde bezala, Batasunak talde bezala ezin baitu ez proposamen ez ekimenik aurrera eraman udaletxean.

Karguak banakoak. Batasunaren inguruan Garzonek hartutako erabakiak ez du eraginik zinegotzien jardunean eta eskubideetan, kargua herritarren botoei esker lortutakoa baita. Dena den, Batasunaren ordezkari bezala ezin dute ezer egin zinegotziek. Udal taldea osatzea euren eskubidea bada ere, hori urratu nahi da. Uneotan Sozialista Abertzaleak udal talde bezala ari dira jardunean udaletxean.

Udaleko erakundeetan. Udalak dituen gainerako erakundeetan, patronatoetan, elkarte anonimoetan edota bestelakoetan, ezin dute ordezkaritzarik izan Batasunekoek, ez zuzenean ezta zeharka ere. Azpeitiko Euskara Patronatoa da adibide bat. Gaur egun, bertan badu ordezkaritzarik Azpeitiko Sozialista Abertzaleak.

Udaletxean bulegoa. Garzonek emandako aginduaren arabera, Bata-sunak udaletxean bulego propiorik ezin du izan. Udaleko hiru alderdiek bulego bana dute, tartean Sozialista Abertzaleek.

Kalean, herrian. Batasuneko ordezkari bezala ezingo da ez hitzaldi, ez manifestazio, ez prentsaurrekorik deitu. Azkena, abuztuaren 31ko manifestazioa da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak