Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Urria »  Iritziak »  Webeko eztabaida

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : albistiei erantzunez

Webeko eztabaida

GAIA: Uztarria Kultur Koordinadoraren web guneko ‘eztabaidan’ atalean asteburuetan kalean jende gutxiago dabilela-eta sesioan dabiltza kide batzuk. Hona hemen gutun horietako sorta bat:

EGUNEROKO KONTUA

Kontua ez da asteburuetakoa. Egunerokoa da. Bizitza soziala galtzen ari da Azpeitian eta inkomunikazioaren bizitza gailentzen.

Irauli

TABERNAK GARESTIEGIAK

Eta zer nahi dugu? Tabernetan zerbait hartzea garestia da eta gazteei dirua falta zaie.

Ni

JENDEA KANPORA DOA

Irailaren erdialdera hasten da jendea kalera irteten. Aurreko larunbat batean giro polita zen, nahiz eta zenbait herritan jaiak izan. Larunbatetan jende gutxiago ez dabil; jendea banatu egin da, horren adibide beheko tabernetan gehiago dabilela da. Etxe-Zuritik Urtzira arte zenbat taberna dauden kontatuz gero, denak betetzeko beharrezkoa den jendetza izugarria da. Larunbat arratsaldetan gazte asko Elgoibarrera joaten da eta igandetan Hernanira. Azpeitian geldituko bagina (larunbatean eta igande arratsaldeetan) egundoko giroa sortuko genuke eta pixkanaka kanpoko jendea ere etorriko litzateke.

Nik lagun asko ditut kanpotarrak eta harrituta gelditzen dira Azpeitiko giroarekin eta jendearekin. Urrestillak eta Zubi Zarrek antolatutako ekimena egokia iruditzen zait. Zorionak bi taldeei. Bestetik, alde zaharra indartu egingo litzateke oinezkoentzako egokituz; plazak pena ematen baitu, aparkaleku moduan ibiltzen dugulako.

Iepa Lagunok

GIRO ITXIA

Jende gutxiago ibiltzen dela egia da. Nire ustez, arrazoi nagusiak hauek dira: taberna guztiak berdinak dira, musika bera, jende bera... ez dago ezer alternatiborik. Eta giroa itxia da.

Bort

‘MAGIA’ BEREZIA

Egia da gero eta jende gutxiago dabilela, eta zer? Ni tabernan lau katu baldin badaude ere gustura nago, bestela hor daude herrietako ja-iak. Azpeitiak magia berezia dauka, jende mugitua eta festazalea da, baina kontu batzuetarako lotsatia da, jendea ezagutzeko, ligatzeko... Emaitza: jendea ez balitz lotsatia izango Azpeitia izugarria litzateke.

Sapatue

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak