Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 3,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Urria »  Iritziak »  Enekoitz Esnaola

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : puntie ateaiez

Fatxadaren atzea

Enekoitz Esnaola

Soziologoek diote eraikin baten atzean zer gertatzen den jakiteko fatxadaren atzera jo behar dela, fatxadari begira geratu gabe. Azpeitiko Udala, erakunde bezala, fatxadari begira baino ez da geratzen ETAren atentatu baten ondorioz pertsona bat hiltzen denean; azkeneko aldiz irailaren 25ean, guardia zibil bat hil zutenean, kontzentrazioa eginez.

Konponbidearen bila jo behar da, fatxadaren atzera joan, bestela salaketek ez dutelako ezertarako balio, zilegi izan arren. Benito Lertxundik ederki dio: “Gatazka norbera dela onartzean egingo diogu gizarteari ekarpen iraultzaileena”.

1931n, Lizarran, Estatutu soberanista zela-eta Azpeitiko Udalak asko hartu zuen parte. Gaur, egoera lazgarrietan (batzuetan), kontzentrazioak egitera mugatzen da; konponbide politikoaren bidean pausorik ez ematera.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak