Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 13,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Urria »  Iritziak »  Bortxa politikoa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : azketako ude

Bortxa politikoa

Mikel Arregi

Urte bat beteko da gure artetik Txapi, Jabi eta Xegu joan zirenetik. Batzuek esango dute euren borondatez joan zirela, baina ez dut uste horren bide zaila borondate hutsez aukera daitekeenik. Herri honen konponbiderako bidean, euren lana norabide zehatz batean kokatu dute. Jendeak gogor hitz egiten du beraiei buruz, bortizkeria erabiltzeagatik. Baina azken asteotan argi gelditu den bezala, biolentziaren erabilera ez dago esklusiboki ETAren esku. Edo alderdi politiko bat hiltzea ez ote da ba biolentzia? Epaile baten erabakiz, hurrengo urtean egingo diren udal hauteskundeetan, Azpeitian sei zinegotzi dituen EHk ezingo du aurkeztu. Arrazoia: ETAren atentatuak ez salatzea; adierazpen askatasunaren barnean isilik egoteko eskubideak ere izango du ba tokia!

Eta EAJk, eta EAk, adierazpen askatasunaren aurkako eraso hori indartu dute, esaterako irailaren 14ko Bilboko manifestaziorako hartu zuten erabakiarekin, baita azken urteetan Ezker Abertzalea baztertzeko erabili duten apar-theid politikoarekin ere. Urrutira joan gabe, gure herrian, EH alderdiari botoa eman zioten 2.923 azpeitiarri bizkarra eman diete Azpeitiko EAJk eta EAk, EHko ordezkariak politikoki guztiz isolatuz. Eta jarrera hauek guztiek Garzonen bidea leundu besterik ez dute egin. Ilegalizazioarekin, edo ilegalizaziorik gabe, guztien helburua Ezker Abertzalea baztertzea izan da.

Bi aldeetatik datorren biolentzia salatze hutsak ezertarako ez duela balio pentsatu izan dut beti. Ondorioz, ia denok desio dugun egoera berri baterako jauzia eman ahal izateko, helburu, epe eta bitarteko zehatzak planteatzeko ordua iritsi da.

Alde bakoitzak bere jarrera zintzoki planteatuz bakarrik gainditu ahal izango da ia denentzat zaharkituta omen dagoen eta biolentzia eguneroko ogi duen marko hau. Horretarako, ordea, diskurtsoa eta eguneroko jarduna bateginik joatea ezinbestekoa da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak