Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Urria »  Iritziak »  Bota bertsue

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Nuarbeko Sokatira Taldeak 25 urte

Laxaro Azkune

Nuarben ez da falta
sastraka nahiz garo,(bis)
gaztaina ta haritza,
lizar eta pago.
Baserri lanerako
lur onik ez dago
hargatik zesteroa
izan da oparo,
etxe baten bestean
baino abilago.(bis)

Gauza sakratua da
lur hontan kirola.(bis)
Erreka honek badu
horretan odola.
Jakina da aizkoran
izan den eskola,
harri jasotzaileak
ez ahaztu inola,
baina sokak sorgindu
ta gainera nola!(bis)

Soka erabili da
baserri etxetan,(bis)
astoan kartoletan
ta soka dantzetan,
belar kargak lotzeko
edo ta galtzetan.
Nahiz den erabilia
hainbat ekintzetan,
lehenengo sokatirak
txahal jaiotzetan (bis)

Hogeita bost urtetan
zenbat atzamarka!(bis)
Kangrejuen antzera
tirriki-tarraka.
Aurrera inork nahi ez
denak atzeraka.
Hauxe degu Nuarbek
egin duen marka:
guztiei aurre hartu
atzera tiraka. (bis)

Mundua korrituak
batetik bestera. (bis)
Urtero joan dira
bazterren batera.
Nola ote da hauen
hango ibilera?
Nahiz etxera etorri
txintxoen antzera,
beti ez dira joango
apaizen etxera.(bis)

Auzo txiki batentzat
hauek dira sonak.(bis)
Urre gorria dira
hemengo pertsonak.
Gutxi dirala baina
beraiek bai onak!
Jakin beza oraintxe
horren zai dagonak:
Nuarben jaio dira
holako gizonak. (bis)

Nahiz ta mutilak diran
hemen omenduak,(bis)
ama, andre ta neskak
ezin ahaztuak.
Beti ezkutuan ta
lanari lotuak,
hauen janari edo
erropa kontuak.
Andreei esker dira
hauen merituak.(bis)

Bai Euskarari baten
bideari ekin, (bis)
geroztik joan dira
hamaika ahalegin.
Sokak ez eman arren
hainbeste etekin
giro hau ez da lortzen
inoiz diruakin.
Beste hainbeste urte
segi sokarekin,
zuek gurekin eta
gu denok zuekin.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak