Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 8,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Urria »  kirolean duintasuna helburu »  Askatasuna teknologiaz

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Aurrera ekarrita

Askatasuna teknologiaz

Informatikako ikasketak bukatzear zituela, azkenengo ikasturtean, Xabier Madinak proiektu bat zuen buruan bueltaka. Gaur egun, berriz, buru-belarri murgilduta dago proiektuan. Disfuntzio larriak dituzten pertsonei zuzendutako proiektua da. Arazoak dituen pertsona orori ordenagailuz edozein mezu eta testu antolatzeko edo osatzeko bideak erraztea du ardatz proiektuak, betiere ahal den modu eraginkorrenak eta baliogarrienak erabiliz. Hori horrela izanik, disfuntzioak dituzten pertsonek eguneroko bizitzan hainbat gauza egiteko aukera izango lukete; hala nola, musika entzun, bideoak ikusi, e-mailak bidali, interneten nabigatu eta abar.

Xabier Madinari orain dela urte batzuk sortutako ideia, denborarekin garatuz joan da eta dagoeneko proba batzuk ere egitea posible izan da, eta emaitza onak jaso ditu. “Proiektu honekin lortu nahi dudana da zera da: gu bezalako pertsonek teknologia erabiliz gure askatasun pertsonala lortzea gauzak egiteko orduan, eta gai izatea eguneroko bizitzan hainbat gauza egiteko; besteak beste, jende askorentzat hain sinpleak diren gauzak: ordenagailuan idaztea, musika entzutea, DVDak ikustea, eta abar”, dio Xabierrek.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak