|
|
|
Tabernen ordutegia eta herriko jaiak
Nerea Uranga
Mahaiaren bueltan tabernari bat (Iñaki Zubizarreta) eta tabernari ohi bat (Lorentxo Etxaniz) izanda, atera behar zuen gaiak, eta atera zen. “Herri honetan, jaietan, zergatik derrigortzen da tabernaria ordu jakin batean taberna ixtera?”, zioen Etxanizek. Beste herrietako jaietan ez omen da halakorik, Etxanizen arabera: “Bergarako lagun bat badut, eta hura 12:30a aldera erretiratzen da herriko jaietan, tabernaz taberna ibili eta gero. Ez diot taberna denak irekita egon behar dutenik, baina...”. Jabier Beobideren arabera, “arautegi bat dago, ez guk asmatutakoa... Eta gainera, jendea kexatu egiten da. Lo ere egin beharko du ba herritarrak?”. “Urte osoa dauka lo egiteko, festak ez dira lo egiteko”, Iñaki Zubizarretaren erantzuna. Azkenean, behintzat, eztabaidatu, eztabaidatu zuten ordutegiaren gainean ere, baina ez ziren ados jarri; bakoitza berearekin joan zen etxera. “Beste galdera bat —Errazkinek—: Txosnei zergatik kentzen zaie argia ordu jakin batean, zarata aitzakiatzat hartuta, artean kalean eta tabernetan egundoko zarata dagoenean?”.
|