Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Abuztua »  Festetarako Gonbidapena »  Abuztuak 1a indartu nahian

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Abuztuak 1a indartu nahian

Idoia Mendizabal

Jai Herrikoien eta Euskaldunen Aldeko Batzordeak abuztuaren 1a indartzeko apustua egin du aurten

Saninazio bezperako herri bazkarian 800 lagun inguru elkartzen dira azken urteetan. 

Aurtengo Saninaziyotarako apustu berri bat egingo du Jai Herrikoien eta Euskaldunen Aldeko Batzordeak: Saninaziyo bigarrena, abuztuaren 1a, indartu nahi du. Horretarako arratsaldea eta gaua artean ekitaldiak antolatu ditu. Ekitaldiei hasiera 18:00etan Komuntzotik beherako goitiberarekin emango zaie, eta “bertan parte hartzera animatzen direnek txapelketa moduko bat jokatuko dute, betiere umore onean”. Goitibera bukatu ondoren, txarangaz lagunduta txosnen gunera kalejira egingo da, eta txosnen gunean afari herrikoia egingo da. Afarian, herriko bertsolariek parte hartuko dute, eta han bertsotara animatzen denak ere jarduteko aukerarik izango du. Afariari amaiera emateko, berriro txarangarekin kalejira egingo da eta kalejiran koplak abestuko dira.

Abuztuaren 1ean ekitaldi horiek guztiak antolatu dituzte, aurretik Saninaziyo bezperan antolatu izan dituzten bazkari herrikoia eta bestelako ekitaldiek indar handia hartu dutela eta, “beste pauso bat” ematearren. “Azken urteotan jai herrikoien bilakaeran urrats garrantzitsuak egin ditugula ikusi dugu, batik bat uztailaren 30ari begira. Eta hori ikusita, jauzi berriak emateko garaia dela iruditu zaigu eta abuztuak 1erako ekitaldi sorta antolatzea erabaki dugu, ekitaldi guztiak, jakina, jendearen parte hartzean oinarrituz”, esan diote Uztarriari antolatzaileek.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak