Artzainengana heltzen jakin du
Bautista Jauregi (Lurgintzako zuzendaria)
Lurgintza 1971n sortu zen, eta lehenengo urteak formazioari lotutakoak izan zituen. 1982an E.L.E. (Euskadi-ko Ardi Latxaren Elkartea) sortu eta lehen batzarrera Mixel Lekuona etorri zen, Ipar Euskal Herriko artzainen el-karteko lehendakariarekin batera. Au-rretik harekin harremanetan zen Valen-tin Zamora, apaiza eta Lurgintzako
sortzaileetako bat. Iparraldean 130 artzain eta 30.000 ardi zituzten. Hemen, 60 bat artzain eta 16.000 ardi zeuden. Iparraldean, elkartea 1962an sortu eta 1975-erako lanean serio hasita zen.
Latxa ardia, Euskal Herriko ardi propioa da, eta hemen eduki dugu aurreratu eta egin beharra. Hori da elkartearen zailtasuna. Ardi latxaren errentabilitateko arlo desberdinetan egin ziren lehen pausoak: sanitatean, genetika hobekuntzan, formakuntzan eta salmentan. Dena, betiko gaztari bere propietateak kendu gabe. Ez da izan gazta industriala egitea helburua. Gazta ber-bera da; prozesua da hobea. Mixelek lanaren lehenengo fasea ondo bete zuen, elkarteari bultzada handia eman baitzion, eta hari esker lanaren zati handi bat egin zen. Esker ona besterik ez dugu egindako lanagatik, une zail haietan bere aportazioa oso beharrezkoa izan zelako. Denborarekin, sektorea profesionalizatzen joan da, jendea espezializatzen joan da. Eta gaur egun, dudarik gabe, jarritako helburuak oso ondo bete dira. 1998an, ikusita Mixelek berak beste eginkizun batzuk bazituela eta hark proposatu bezala estrukturatuak ginela, esker oneko afari bat egin zioten ELEk eta Lurgintzak. Orduan —eta beti— protagonista nagusiak artzainak izan dira. Geroztik, Mixel hainbat lekutan ibili da, baina hark jakin behar du ez dugula ahanzten eta berriro ateak zabalik dituela etorri nahi duenerako.
Azken batean, artzainengana heltzen jakin izan du Mixel Lekuonak.
|