Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 3,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Abuztua »  Festetarako Gonbidapena »  “Gogotik joango naiz Azpeitira” »  Mixelen ezagunak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Mixelen ezagunak

Nerea Uranga

Bixente Agirre 
Angel Alberdi 

NIKOLAS SEGUROLA (artzain eskolako tutorea)

“Mixelek artzainen elkartea eta artzain gazta elkartearen sorreran aholkulari jardun zuen. Izugarrizko lana egin du Mixelek Hegoaldean, bai gaztaren alde eta baita ardi latxaren alde ere. Mixelek Hegoaldeko artzainei denbora gutxian gauza asko erakutsi zizkigun”.

BIXENTE AGIRRE (Premietxeberri baserrikoa)

“Batik bat, gaztagintzan lagundu izan digu Mixelek. Gure etxean gaztagintzako ikastaro bat eman zuen hark. Ardi munduan lagundu zigun, baita behien kontuan ere. Aurrenekoz Iparraldera Mixelekin joan ginen, hango behi ganadutegiak-eta ezagutzera. Han bertan duten gaztandegia, Lurberri —kooperatiba da— ezagutzeko aukera izan genuen”.

ANGEL ALBERDI (Arauntza baserrikoa)

“Artzain kontuan guri zerbait erakustera etorri zen. Hemen, gaztagintzan erakusten jardun zuen, jendea martxan jarri zuen, kontabilitatea-eta artzainek eman genezakeela erakutsi zigun. Denbora dezente pasatu zuen Mixel Lekuonak gure artean erakusten. Iparraldeko artzainen elkarteko bileretan datuak jasotzen zituen eta hona ekartzen zizkigun, Iparraldekoak beti Hegoaldekoon aurretik ibili baitira gaztagintzan”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak