“Laneako gustokoenak ume txikiyek ditxiñet"
Nerea Aranburu
Arantzazuk ointxe bukau berri ditu magisteritzako ikasketak. Ikasketak hasi ahala, astebukaeretan umiekin begirale be-zela jardun izen da lanien.
-Zenbat denbora damakin begirale bezela lanien?
Hiru bat urte izengo ditun begirale lanien hasi nitzela. 18 urtekin hasi nitunan ta oin 21 zauzkenat.
-Urte osoko lanbidie al den eo udera partekue bakarrik?
Astebukaeratan Larunba-tetan Jolas deitutako programan ibiltzen naun. Hori otsailien hasten den eta maiatzien bukau. Hilabete hoyetako astebukaeratan hor ibiltzen naun lanien. Aste Santutan’e egunero antolatzen den zeozer, uderan bezelaxe. Normalien, umiek oporretan daudenien, beti antolatzen den zeoze aisialdiyei beire.
-Beste danak oporretan eoten dienien, zuek begiraliek lanien. Nola ematen den hori?
Inbiri pixket ematen din. Baño, hala’re, normalien, goizetan izeten ditun ekintza gehiyenak eta orduen egunen zati haundi bat libre zaukenau. Bazauden ekintza batzuk egun guztikuek dienak, baño normalien goizez izeten ditun.
-Zein adinetako umiek ditun gustokuenak begirale bezela lan eiteko orduen?
Nik gustokuenak ume txikiyek ditxiñet, haur hezkuntzakuek, hiru urtetik hasi ta sei urte bitarteko umiek. Hoyek mundialak ditun! Oin, uderan zaharragukin eon behar diñet, seitik hamabi urte bitartekuekin. Hauekin’e ondo, baño normalien hauek askoz espabilauo ditun bestiekin konparaute.
-Zer motako ekintzak prestatzen dituzue?
Udera partien irteerak gehiyo eiten ditxiñeu: hondartzara, igerileku berrire, Igeldoa eta abar. Irteera hauek asko gustatzen ditun. Geo, adiñen arabera, ekintza desberdiñek antolatzen ditxiñeu. Ume txikiyekin gauzek lasayo hartzen ditun, ezin izeten da-lako edozer gauze ein.
**-Eta adiñez zaharraguek dienakin?**
Hoyekin gehiyenbat tallerrak lantzen ditxiñeu, era guztiyetako tailerrak, ka-mixetak eitie, pultserak, txontxongiluek nola ein eta holakuek.
-Ume asko animatzen al da aisialdiko ekintzeta?
Bai, baño geo ta gutxiyo etortzen ditun. Oin dala hiru urte, hasieratan, ordun ume pilue etortzen hunan. Geo, urtez urte gutxitzen jun den. Aurten, lehenengo txandan, 50 ume etorriko ditun, eta bigarrengo txandan 30. Bigarren hamabostaldiyen beti gutxiyo etortzen den.
|