|
|
|
Presoen aldeko eguna, 27an
Iban Arregi
|
|
Euskal Presoak Euskal Herrira Plataformak deituta bildu ziren herritarrak, 27rako deitzeko.
|
|
Aurten ere Preso eta Iheslarien Aldeko Eguna egingo da Saninaziyuetan. Uztailaren 27an izango da eguna, larunbatean. Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek diotenez, “Euskal Herriko agente politiko-soziala diren heinean, Frantziak eta Espainiak presoen kontra gogor egiten dute. Erantzun beharra dago, kanpoan eta barruan”. Larunbatean manifestazioa egingo da, 19:30ean, eta iluntzean afaria, azoka-plazan.
|