|
|
|
Mendia
Mendi bueltak
Nerea Aranburu
Jose Luis Albizuri, Azpeitian bizi den
azkoitiarrak Aizkorriko maratoian 13. egin zuen.
|
|
Jose Luis Albizuri, bere bi semeekin.
|
|
Azpeitian bizi den azkoitiarra da Jose Luis Albizuri. Beti gustatu zaio mendian ibiltzea. Orain dela hiru urte hartu zuen parte mendi maratoi batean, Anetokoan, eta harrezkeroztik beste hainbatetan parte hartu du. Azkena, Aizkorrikoan, uztailaren 7an. “Beti ibili naiz mendian, asko gustatzen baitzait. Aneton maratoia antolatu zutenean, atentzioa eman zidan eta ateratzea pentsatu nuen”. Anetokoaz gain, antzeko maratoiak ere egiten dira; besteak beste, Navacerradan (Madril), Galarleizen, Gorbean eta Aizkorrin. “Denek bere berezitasunak dituzte. Gogorrena Navacerradakoa da. Aizkorrikoa, al
diz, teknikoagoa da, dena aldapa gora eta behera delako”.
Aizkorriko maratoian 13. bukatu zuen, 230 partehartzaileetatik. “Kanpotik jende ona etorri zen. Horrelako probetarako gero eta jende gehiago prestatzen da”. Jose Luis Albizurik bazuen kezkarik irten aurretik: “Bi aste lehenago 100 kilometroko lasterketan parte hartu nuen eta denbora gutxi neukan errekuperatzeko. Lehen 30en artean espero nuen bukatzea”.
KALEAN ETA MENDIAN.
Ez du entrenamendu berezirik egiten. “Mendira joaten naiz, baina ez dut aparteko ezer egiten”. Hala ere, mendira joatea bakarrik ez dela nahikoa uste du. Noizean behin kalean ere entrenatu behar omen da abiadura hartzeko. Eta alderantziz. “Jende asko kaleko lasterketetan ondo ibili arren, mendiko ma-ratoietan ez da ongi ibiltzen. Orain urte batzuk mendi maratoiak ez ziren ezagutzen; gaur egun gero eta arrakasta handiagoa dute”. Eta proba horietan segitzekoa asmoa du Albizurik. l
|