Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 6,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Abuztua »  Iritziak »  Webeko eztabaida

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : albistiei erantzunez

Webeko eztabaida

GAIA: Uztarria Kultur Koordinadoraren web guneko ‘eztabaidan’ atalean saihesbideaz eta aurkeztutako aukeren inguruan sesioan dabiltza kide batzuk. Hona hemen gutun horietako sorta bat:

EZ DA EGOKIENA

Azpeitian saihesbidea egitea ez zait egokiena iruditzen. Gure herrian, arazoak konpontzeko konstrukzioa bakarrik bultzatzen da. Horrelako obra handi bat planteatu baino lehen beste planteamendu batzuk aztertu beharra dagoela iruditzen zait. Egia da gaur egun Azpeitian trafiko pilaketa bat ematen dela, baina hori saihesbidea egin gabe ere konpontzea badagoela iruditzen zait.

Eme

SAIHESBIDEKO ARAZOAK

Bat bihotzarekin pentsatzea da, eta bestea buruarekin. Nik neuk jendearen autodependentzia jaisteko modurik ez dut ikusten. Jendea Sanjuandegitik kalera autoz joaten bada, nola joango da ba Landetara bizikletan? Neu bizikletan asko ibiltzen naiz, baina afizio bezala. Bestela, autoa erabiltzen dut leku guztietara joateko. Ez zait iruditzen trafikoa gehituko denik Azpeitian saihesbidea egiteagatik. Lehen ere, Euskal Herriko herrietatik auto gehien Azpeitian daukagu, eta gaur egun kaotiko samarra da Azpeitiko herria gurutzatzea. Azkarateko errepidean tunela egin zenean denak kexu ziren, baina gaur egun inor ez da gogoratzen horrekin eta gustura joan ohi dira autoz bertatik. Eta Azkoitian saihesbidea egiteak ere mesede izu garria egin du. Niretzat, irtenbiderik egokiena Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztu duen Landetako saihesbidea da: industri trafikoa herritik aldentzen du eta gune industrialera bideratzen du.

Ni

LUR AZPITIK

Denok pentsatu beharra daukagu zein nolako herrian bizi nahi dugun, eta nola, oinezko eta bizikletei lehentasuna emanez edo herria hartuko duen autoz betetako saihesbide eta kaleekin. Ni autoz, oinez, bizikletan eta motoan ibiltzen naiz. Dena den, uste dut Azpeitian dagoeneko gehiegi motorizatuta gaudela eta beste pentsakera bat izan beharko genukeela. Biho-tzarekin pentsatuta inork ez dugu saihesbiderik nahi. Buruarekin pentsatuta, zerbait egitekotan Landetako biribilgunetik hasi eta Txerloiko biribilgunerainoko lur azpiko pasabidea egitea proposatzen dut. Zalantzarik gabe, hori da irtenbiderik onena. Lur azpiko irtenbidea ingurumen aldetik perfektoa da. Era horretan, Iraurgiko bailarak beti bezalako ingurumen paregabea izango luke. Egunen batean zerbait egitekotan irtenbide hori ere kontuan izan beharko litzateke. Zer iruditzen zaizue Azpeitiarentzat lur azpiko irtenbide hori?

Azpeitiyen azpitiken

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak