Mixel lekuona
Imanol Lazkano
Biriatuko baserri hartan
mundu hontara sortzean
heziketa bat izan zenduen
umil ta larre motzean
gazte aroa joan zitzaizun
lanean ta otoitzean
Jainkoa eta nekazaritza
itsasiaz bihotzean.
Omen xume hau zergaitikan den
da gauza agerikoa
bi maitasunen morroi bat zera
baserria ta jainkoa
kristauen artzai izate soila
etzen zuretzat nahikoa
artzaien artzai bihurtu zinen
eta ez nolanahikoa.
|