Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 3,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Abuztua »  Iritziak »  Alaitz Olaizola

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gai Librien

Betikoa betiko denean

Alaitz Olaizola

Oso betikoa den gaiari heldu behar diot gaurkoan; arrazoi horrexegatik, oraindik ere betikoa izaten jarraitzen duelako eta betikotasun horrek, kezkagarria egiten duelako. Batzuetan gauzak ahanzteko joera dugunez, lantzean behin gogora ekartzea gaizki ez dagoenez, egunerokoari helduko diogu.

Gizon eta emakumeok zenbait alorretan desberdinak garela badakigu, baina horrek ez dio zilegitasunik ematen, maila biren arteko etengabeko borroka bezala planteatzeari. Gauzak aldatu dira, bai, horrela orokorrean. Inexistentziatik existentziara pasatu gara, eta existitzen dugun garai hauetan errebelatzen hasi gara, askoren disgusturako.

Denetik entzun dut: Sinpleak direla eta konplikatzen hasten direnean, erabat aldrebesten direla. Gero, ulertzeko saiakera egiten omen dugu emakumeok, eta ulertzera iristen garen garaian, utzi egiten gaituztela. Benetan konplikatua gero!

Eta horrelakoak entzun behin eta berriz eta ez al zaizu buruko ile bat ere mugitzen? Ez naiz emaztearekin haserretzeaz ari, edo iraintzeaz edo emakumeekin sartzeaz. Zerbait positiboa egiteko garaia badela irudituko zaizue, ezta? Zerbait ondo ez doala begibistan dago, ezta? Eta ez naiz iraultza handietaz ari, txiki eta egunerokoetaz ari naiz. Eta horrelako kasuetan, adibiderik aldrebesenak —eta benetakoak direnak, bestalde— ipinita, “gauza handiak” begibistan geratzen direla seguru-seguru nagoenez, hasi gaitezen, gi-zon eta emakumeok geure buruari begira.

Lagun batek komentatu zidan, bere lankidea den gizon batek nola beste gizon bati esaten zion gauean bere emazteari esan ziola oheko tapakia kentzeko, ohera joatekoa zela eta. Beste gizonak hala esan omen zion: “Emazteak egin behar izaten al di-zu hori ere?” Eta besteak: “Halako tapakia da, hau horrela duena, bestea beste modu hartara...”. Nik badakit, edo pentsatu nahi dut, hau ez dela etxe guztietan gertatzen, baina badakit gertatuta ere, inork ez liokela buruari buelta gehiegi emango. Zergatik ez? Ez du balio esatea adibidea desegokia denik, gertatzen delako; eta bestetik, zenbat eta adibide aldrebesago, orduan eta argiago.

Kontua da, harritu egiten nauela egunero tankerako zerbait entzutea, etxeko lanen inguruan, haurren inguruan... Eta emazte denek diote, “laguntzarik” ez dutela behar, partaidetza aktiboa baizik. Zikinak ikusteaz gain, garbitzeaz ere arduratzeaz, alegia.

Betiko rolloae, ezta? Ba bai, halaxe da, baina gu aspertzen bagara, akabo. Pertsonen borondate onaz sekula ez dut dudarik egin, batzuetan zaila badirudi ere, eta oraindik ere ez dut dudarik egiten. Baina argi daukat baita ere: rolak, duela ehun urte banatuak zeuden bezalaxe, banatuak jarraitzen dutela.

Adi gizonok, emakumeok: lan fisikoaz baino, bu-ruko nekeaz gehiago kexatzen gara. Gauzak nola bideratu pentsatzeaz neka-neka eginda gaude, eta zama arintzeko:

Ondo pasatu festak!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak