Zenbat buru, hainbat aburu
: amuko zubitik
Atzeratutako Sanjoanak
Jabier Altuna
Orain dela hamar egun gertatutako parkearen erreketa ez dakit nola hartu; umekeri, astakeri, edanda zeuden batzuen grazia... baina ez dut isolatutako ekintza bat bezala ikusten, egoera baten ezaugarri bezala baizik. Azken urteetan okerrera doan eta benetan oso haserretuta naukan gure kaleetako egoera.
Izugarrizko zarata ateratzen duten moto txapelketak kaleetan zehar eguna joan eta eguna etorri, derrapeak eginez plazara sartzen diren autoak, larunbatero hainbat auto ispilu, eskaparate... puskatuta eta autoak nahi duten lekuetan aparkatuta umeekin doazenei edota elbarriei pasatzea eragozten. Orain dela egun batzuk zebrabide batean semeari eutsi izan behar genion gelditu ez zen moto bat zetorrelako izugarrizko abiadan.
Norbaitek esan dezake exageratzen ari nazela; beharbada oso subjetiboki ari naiz idazten baina kasualitate handiegia litzateke niri bakarrik gauza hauek gertatzea. Batik bat hau diot erreketa ondoren jendearekin hizketan gauza mordo batez enteratu naizelako: han hau gertatu zen, beste egunean ez dakit zer... horregatik diot nahiko zabala den egoeraz ari naizela.
Har ditzagun pintadak; politika alde batera utzita, garbitasunari bakarrik begiratuta Azpeitiko hormek ez dute zerikusirik ia beste inongo herrietako hormekin; zergatia garbi da-go, Udalak benetan serio hartu duela apustu hori (pintadak ikusten ditudanean hurrengo egunean goizeko seietan garbituko dituzten langileez gogoratzen naiz). Beste apustu hau garrantzitsuagoa dela esango nuke, jendea gehiago izorratzen duelako eta edozein egunetan istripu bat gertatuko delako.
|