Bi une berezi
TXERRI HURA.
1982-83 denboraldia. Iraurgi-Ordizia. Betharramdarretan. Jendea erruz. Jokoan: Hirugarren Mailarako igoera. Protagonista: jokalariak... eta txerri bat, Iraurgiko zaleek aterea Ordiziako elastikoarekin. Derbia zen.
PABLOK SOST.
Iraurgi-Jarrileros partidua. Izarraitz frontoia leporaino. Partiduko azkeneko segundoa. Iraurgi puntu bategatik galtzen. Pablo jokalari azkoitiarrak bere saski azpian baloia hartu, Jarrillerosen saskira bota... eta barrura! Iraurgik irabazi. “¡Desde mas de 40 metros!”, zioen irrati esatari batek, kantxak 40 metro ez izan arren.
|