Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Uztaila »  Mikel Garmendia - Mixiolari Swazilandian

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hi heu!

“20 urte Afrikan ein da bertakue zea, baño nere kulturie hor dao”

Nerea Uranga

Hogei urte die Mikel Garmendia Afrika jun zala mixiolai, 28 urtekin eta apaiz ein berriye. Lehenengo bost urte Benin-en ein zitun, eta gero Manzinire jun zan hiru urteako; 16 damazki.

 

Afrika jun aurretik beste nunbait izan al zinen?

Aurretik ez nintzen sekule Euskal Herri maitetik kanpoa ibili. Behin’e ez nun pentsau Afrika edo inoare etortzie, baño 1981ien salesianuek presentzi berriyek irikitzen hasi ginen Afrikan, eta Probintzialak galdeu zienien bi aldiz pentsau gabe baietz esan eta ez naiz damutu.

Horrea ze lan eitekotan jun zinen?

Swazilandia irakasle bezela lan eitea etorri nitzen. Salesian High School-en eiten det lan. Mozambike onduen gaudenez, portuges eta Mozambikeko mordoxkie dauzkeu eta haien kargu nao kapellau. Musikie’re erakusten det. Nere klasiek (pianue eta solfeue) Londreseko Royal Schools of Music-erako azterketak prestatzeko die.

Hor zu al zea euskaldun bakarra?

Bai. Jendiek galdetzen ditenien “Are you a spaniard?”, nik bela erantzuten diyebet “No ways, I'm a basque” eta hayek “Ah! terrorist? ETA?”, parre pixket ein ta danak gustoa. Nire gelan ikurrin ear bat, zabal-zabalik hor dauket.

Nolakue da eguneroko bizitzie hor?

Eskolan ai naiz denbora geyena eta nire biziye osue arautute dao. 05:30ten jaiki, kapillan meditaziyue eta mezie, geo gosaye. 07:30ten eskola, 15:30yek arte. Geo, musika klasiek. 18:00tan, inglesak bezela, afaye. Arratsaldeko otoitza, eta denbora librie. 22:30ten, lota. Aste bukaeratan, Gazte Zentruen, katekesis, mezak inglesez eta portuguesez... aspertzeko denboraik ez.

Ze botatzen dezu faltan Euskal Herritik eta Azpeititik?

.20 urte Afrikan bizita, Afrikakue bihurtzen zea. Baño Euskal Herriye, Azpeitiye, zure kulturie beti zurekin eoten da. Euskerazko kantuek jartzen ditutenien, malko batzuk erteten zaizkit eta oroitzapen earrak etortzen zaizkit...

HANGO JENDEA."Hemengo jendie bi munduten sartute dao: beayen tradiziyuen eta kulturien, eta gaur egungo kulture modernuen".

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak