|
|
Etxekoak.
Etxe balkoi eta leihoetan jarriko diren lizarrak arratsalderako etxean dira.
|
|
|
|
Luze-luze.
Arratsaldean lizarra Urrestillako sarreran, gauerako prest zen. Luze-luze bide bazterrean. 22 metrokoa.
|
|
|
|
Kalejiran.
Afalondoan, lizarra sorbaldan hartu eta Urrestillako kaleetan barrena kalejiran.
|
|
|
|
Trikitilariak.
Bidea irekitzen soinua eta panderoa, animoak igotzeko musikaren faltarik ez mutilek.
|
|
|
|
Oina.
Plazan lizarra lurrean, muturra zorrozten. Aizkorakada han eta hemen, lizarraren oinarria prestatzen.
|
|
|
|
Burua.
Lizarraren beste muturra apaintzeko ikurrina.
|
|
|
|
Bultzaka.
Denak batera bultza eta tiraka, indarrak batuz, laster da lizarra zuzen-zuzen.
|
|
|
|
Altxatzen.
Gizaseme kuadrila eta eskilarak, sokak eta barandila, denak behar 22 metrotako lizarra plazan zutik tente jartzeko.
|
|
|
|
Ia erorian.
Datorren urterako zuhaitz motzagoa ekarri nahi duenik ere izango da, ihes egin eta ia lurrera erori zelako zuhaitza, argazkiko uneak jasotzen duen bezala.
|
|
|
|
Tente.
San Joan egunean, meza nagusi irteeran, zuhaitza plaza erdian tente zen.
|
|