Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 12,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Uztaila »  Azpeitiar bakarra Nevadan »  Euskaldun populu amerikanoa ezagutuz

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Erreportaia : Inazio Olarreaga 'Gerri'

Euskaldun populu amerikanoa ezagutuz

Enekoitz Esnaola

Azpeitiar bat da Ameriketako Estatu Batuetako euskaldun populua ondoen ezagutzen duenetakoa: Miel Anjel Elustondo

Inazio Olarreaga eta Miel Anjel Elustondo. 

Asko dira euskaldunak Ameriketako Estatu Batuetan, eta, batik bat, Nevada eta Idaho estatuetan, orain hamarkada dezente artzain edo pilotari joanak. Miel Anjel Elustondo azpeitiarrak ondo ezagutzen du hango euskaldun populua, 1992tik urtero joan baita Renora (Nevada), eta harrezkero haietako askorekin egon baita. Bi urte oso han egin zituen (1993a eta 1994a), eta “elkarrizketak egin eta egin” aritu zen. Egunkaria-n 60 bat argitaratu zituen.

Normalean hilabete ingururako joaten da Renora, eta Inazio Olarreaga Gerri bera 1995ean ezagutu zuen. “Orduan hitz egin nuen estreinakoz Inaziorekin, Renon. Berriatuko Patxi Txurrukarekin hitz egin nuen, eta honek aipatu zidan Inazio. ‘Ez dozu ezagutzen? Giputxe esaten genion konstrukzioan’”. Patxik eman zidan Inazioren telefonoa, hala hots egin nion, eta hitzordua egin”. Geroztik, Elustondo Renora joaten denean, “astero-astero” egiten dute juntadizo bat baino gehiago biek.

Argia-n eta Egin-en ere idatzi izan du Elustondok. Aurretik ikastolen munduan ibili zen: aurrenik Azpeitiko Ikastolan hamar urtez irakasle, eta 1990ean Gasteizera bizitzera joan (han segitzen du) eta Arabako Ikastolen Elkartean. ETB1en ere egin du lanik: Hitzaro programako zuzendari izan zen eta egun Sautrela-ko gidoilaria da.

(Argazkian: Inazio Olarreaga Gerri eta Miel A. Elustondo)

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak