Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 8,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Uztaila »  Azpeitiar bakarra Nevadan »  Zergatik dira 'Gerri'?

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zergatik dira 'Gerri'?

Olarreaga esan eta asko ez dira akordatuko. Bestela da ezizena esanda, eta Inaziok ere badu: “Bai, Gerri gara. Nonbait, aita, gazterik, erori egin zen eta gerria hautsi. Okertuta geratu zen, ez zen hazi. Gerria okerra zuenez, Gerri esaten zioten. Eta hortik, gu, Gerrinekuek. Beste azpeitiar bat ere badago hemen, Los Angelesen, Kanpaxa, Javier Altuna. Etorri zen behin eta horixe galdetu zidan: ‘Nola esaten zioten zuen familiari? Zer ezizen zenuten?’ Eta nik: Gerri. Eta Javierrek: ‘Ah, bai, akordatzen naiz. Guri ere inork ez digu Altuna esaten. Kanpaxa esaten digute’”. Javier Altuna Inglewood-en dago, Orange Countyn, Los Angeles inguruan. Renotik bederatzi bat ordura edo. “Gainerakoan, Nevadan, azpeitiarrak, zeu eta ni, besterik ez”. Kalifornian Kanpaxa, Nevadan Gerri, eta Idahon Alberto Bereziartua; Inaziok hau ez du ezagutzen.

Inaziorekin hitz egitea sasoi bateko Azpeitiko kontuak berritzea da. Pasadizoak, eta adiskideak. “Lagunak nituen Egibartxo —Iñigo eta Joxe Egibartxo—, eta Anttonio. Ez dakit haren beste izenik. Askotan joaten nintzen Egibartxora. Pikua gainean bizi ziren, hirugarrenean. Gero erre egin zen etxe hura. Anttonio ere arrabalean bizi zen. Beste lagun bat ere akordatzen naiz, Luxiano, Beixamarekin entrenatzen zena. Guanteak janzten laguntzen zion Beixamari, erreflexuak izaten eta horrela. Soka saltoan-eta ibiltzen zen Beixama. A zer garaiak! Akordatzen naiz Enparan kalean, zelai luzera ailegatu aurretik, kooperatiba zegoela, eta moja komentua gero. Eta bien artean, altzari fabrika bat. Osabarena zen, Juan Joxe Agirre. Ezaguna da; erleak hazten ditu. Gazteei erakusten die eztia ateratzen eta”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak