Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 3,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Uztaila »  “Girinon ondo ibiltzea espero nuen baina ez bigarren egitea

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Elkarrizketa : Joseba Albizu - Txirrindulari afizionatua

“Girinon ondo ibiltzea espero nuen baina ez bigarren egitea"

Nerea Aranburu

Joseba Albizu txirrindulari azpeitiarra 12 urterekin hasi zen bizikleta mundua ezagutzen. Haren lehen urteak, Lagun Onak Txirrindulari Elkartean egin zituen. 11 urte daramatza txirrindularitzan eta Cafés Baque taldean dabil. Bikain ibili ere; Girinoan bigarren izan berri da.

Joseba Albizu Girinoko podiumean. 

Nolatan hasi zinen txirrindularitzan?

Beti gustatu izan zait. Familian ez da inor txirrindularia izan. Gustuko dudalako, neure afizioz hasi nintzen.

Zeintzuk izan ziren lehen urratsak?

Lagun Onak Txirrindulari Elkartean ibili nintzen, jubeniletako bigarren urtea arte. Infantiletan ez nuen probarik irabazi. Gero, kadeteetan, hiru proba irabazi nituen, eta jubeniletan hamabi.

Noiz eman zenuen afizionatuetarako pausoa?

.18 urte nituela. Herrian ez zegoen afizionatuen talderik eta kanpora atera beharra zegoen. Ni Beasaingo Iberdrola taldera joan nintzen.

Zer moduz moldatu zara afizionatuetan?

Ondo esan beharko. Lehenengo bi urtetan nahiko gaizki, istripu bat izan nuelako, eta lesioagatik ez nintzen asko ibili. Baina azken urteetan hobeto. Irabazi dudan probarik garrantzitsuena aurreko urteko Goierriko Itzulia izan da.

Afizionatu artean nolako maila dago?

Euskal Herrian oso maila ona dago. Kanpora begira, Italian pixka bat maila hobea dute; lur lauan azkarragoak eta indartsuagoak dira haiek.

Girino lasterketan bigarren postua lortu berri duzu. Espero al zenuen emaitza hori?

Ondo ibiliko nintzela pentsatzen nuen, baina ez bigarren egitea. Hasieratik bosgarren postuan sailkatu nintzen, eta zortzigarren etapa arte mantendu nuen; han bigarren postua lortu nuen.

Non entrenatzen zara? Nolakoa da zure egun bat?

Hemen inguruan ibiltzen gara, Beasain, Mandubia, Beizama inguruan. Bedera-tziak aldera jaiki, eta gosaldu egiten dut. 10:30ak aldera bizikleta hartu eta entrenatzera joaten naiz, 13:00ak edo 14:30-ak aldera arte. Ondoren, bazkaldu eta lo kuluxka. Gauean lagunekin pixka bat egon eta ohera.

Zure hurrengo proba Bizkaiko Bira da. Zer asmorekin zoaz?

Hasieran, irabazteko asmoarekin noa. Gauzak okertzen badira, edo denbora galtzen badut, taldekideren bati laguntzen saiatuko naiz.

Zure ibilbideko oroitzapenik onena eta txarrena?

Oroitzapenik txarrena lehen bi urteetakoa da, istripua izan nuen, eta ezin izan nuen ia probarik egin. Onena, berriz, aurreko urtean Goierriko Itzulia irabazi nuenekoa da.

Zein proba duzu gustukoena?

Niri gehienbat itzuliak gustatzen zaizkit, laupabost eguneko itzuliak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak