Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 3,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Uztaila »  Iritziak »  Webeko eztabaida

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : albistiei erantzunez

Webeko eztabaida

Uztarria Kultur Koordinadoraren web guneko 'eztabaidan' atalean Espainiako Lan Erreformaz eta greba orokorrerako deiaz aritu dira kide batzuk. Hona hemen gutun horietako sorta bat:

Lan erreformaren kontra

Lan erreformaren kontra nago, ez hainbeste bere edukiagatik, PPk herriaren ideiei kasu ez egiteagatik baizik. Neuk egin eta neuk jan. Ez kasu eta ez entzun ere. Bestalde, uste dut, sindikatuek bat egin behar zutela. Abertzaleak eta ez abertzaleak? Langile kontzeptua unibertsala da, edo ez?

ZOGZ

Zaila greba bateratua

Langile kontzeptua unibertsala izango da, baina oso ezderdinak dira greba guztiak; baita oraingo greba honek (Lan Erreformaren aurkakoak) Espainian eta Euskal Herrian dituen karakterizazioak ere. Espainolak, kasu honetan, lan erreformaren dekretu horren aurka azaldu dira, baina dekretu horiek egiten dituztenekin bat datoz. Eta kasu askotan, gainera, eurek parte hartu ohi dute negoziazio horietan. Sindikatu abertzaleek, berriz, erabaki gune espainola gainditzea izan behar dute helburua. Horrelako ezberdintasunekin zaila iruditzen zait greba bateratu bat. Eta bestela, langile kontzeptua unibertsala bada, zergatik frantsesak edo ingelesak... euren erara dabiltza, eta espainolak beraienera?

Eme

Espainolek erabakia

Eme-k dio erabaki gune espainola gainditzearena, baina, hemen, euskal gunean greba noiz deitu eta egin Espainiako sindikatuek erabaki dute. Zer-gatik egon haiek noiz deituko zain, gero, egun bat lehenago deitzeko? Sindikatuen goi mailako konpondu ezinak enpresetako langileen artera pasatu dira. Eta hori ez zait zuzenegia iruditzen.

_Sañue_

Greba egun berean

Konbokatoria bateratua ez zuten egin behar, baina greba egun berean egin beharko litzateke. Pultsoak ez du sindikatuen artean behar, Aznarren kontra baizik.

Ni

Errealitatearen islada

Noski greba Aznarren kontra dela, baina CCOO eta UGT PPren kolaboratzaile zuzenak dira. 19ko eta 20ko deialdiak errealitate baten islada dira. Langileok badakigu zer sindikalismo egiten duten Espainolek.

Ion

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak