Zenbat buru, hainbat aburu
: puntie ateaiez
Neska haren azkenaldiko mintzaira
Enekoitz Esnaola
Agian, nahita, baina besterik gabe. Agian, nahi gabe, oharkabean. Agian, berak sorturiko ohituragatik. Agian, hantustekeriagatik. Auskalo zergatik. Kontua da neska azpeitiar hark beti espainolez egiten zuela Azpeitian; espainolez lagunekin, mutilarekin, gurasoekin, ahizparekin, tabernan... Agian, ez zen ilogikoa, baina bai ezohikoa.
Orain jakin da gurean lau urtean %3 egin duela gora euskararen kaleko erabilerak. Neska hark badu zerikusirik igoera horretan, orain ez baitu espainolez egiten, euskaraz baizik; izan ere, neska hura orain dela hiru urtetik ama da, eta lotsatu egingo zen bere semeari espainolez egiten. Logikoa.
Eta frogatu da: ohitura, nahi bada, egun batetik bestera alda daiteke.
|