Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Uztaila »  Iritziak »  Leire Ostolaza

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : akullue

Azpeitia autoen herria

Leire Ostolaza

Kaixo lagunok! Esan beharrik ez dago gure herria autoz gainezka dagoela, herri barruan ibiltzeko nahiz kanpora joateko, nonbait, ez dugu irtenbide hoberik aurkitzen.

Batzuk auto pilaketa hau dela eta bariantearen beharra azpimarratzen dute, baina argi dagoena da laster ez dela egongo lekurik den-dena errepide eginda ere.

Lasaiago biziko bagina ez genuke batera eta bestera eroen moduan ibili beharrik izango. Hala ere, argi dagoena da zerbait aldatu beharra dagoela, 15.000 lagun eta 10.000 auto ezin baitira sartu herri berean. Ohiturak aldatzeko premia latza dugu baina ez da hain erraza autoek lilura sortzen duten herri honetan. Oinez luze eta nekagarri gerta daiteke herriko leku bat baino gehiagotara joan behar izatea, eta bizikletan? Europako herri batzutan ikus daitekenez bizikleta da herri barruan mugitzeko ibilgailurik egokiena, nor ausartzen da ordea, Landetako errotondan edo Hartzubikoan auto eta kamioi azkarren artean bizikletaz sartzen? Non dago bidegorria? Denok daukagu hein batean gertatzen denaren errua, baina erraztasunik eskaintzen al da autoa uzteko? Irtenbidea bakoitzaren kontzientzian dago.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak