Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Uztaila »  Iritziak »  Kepa Susperregi

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : azketako ude

Uztailak kolore berezia izango du

Kepa Susperregi

Aldizkari hau kaleratzerako igaroak izango ditugu San Juan eta San Pedro egunak, itzalita izango dira San Juan suak eta botako zuten dagoeneko Urrestillako plazan jartzen duten lizarra ere. Ekainarekin batera, agur esango genien eskoletan ikasturteari, kirol taldeetan txapelketa eta denboraldiari. Urteko opor garai nagusiaren atarian izango da hainbat langile.

Beste hainbeste gertatzen zaigu geuri ere. Amaitu da, dagoeneko, gure Parrokietan egin ohi dugun hainbat ekintza. Eta eguneroko lanei aurre eginez jarraitzen badugu ere, aurreko ostiralez, agurtu genuen elizbarruti mailan lan urtea.

Hala ere, aurten, San Inazioak ospatu bitarteko hilabete honek kolore berezia du gure artean. Hilabete honetan, guretzat ohizkoak diren eginkizun eta ospakizunez gain, azken hilabeteotan gure artean izan dugun Iñigo Mitxelena gaztea apaiztuko baita. Maddalena egunaren bezperan, uztailaren 21.ean, hain zuzen ere. Bera izango da Gipuzkoan aurten apaiztuko diren bi gazteetako bat.

Santiago egunez ospatuko du bere lehen Eukaristia gure artean. Eta datorren udazkenetik aurrera lankide eta bidelagun izango dugu gure artean. Apaiztu aurreko diakonutza ospatzean, Gotzainaren ahotan entzundako hitzetan jasotako eginkizuna: “Har ezazu Jesusen Ebanjelioa. Irakur ezazu. Irakurtzen duzuna erakutsi, eta erakusten duzuna bizi”, betetzen, hezur mamitzen saiatu beharko du.

Idatzitxoa entregatzeko ordua ere heldu da. Gertu izango dira herriko festak aldizkaria kaleratzen denean. Bada, besterik ez irakurle, festa egunak eta udara gozatzeko aukera izan dezazula.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak