Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 3,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Uztaila »  Iritziak »  Gutunak »  Lagun Artea eskuderiaren oharra

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : gutunek

Lagun Artea eskuderiaren oharra

Lagun Artea eskuderia

Aurtengo Azpeitiako Rallyaren —uztailaren 20-21ean ospatuko dena— prestaketetan murgilduta gaudenean, bi gairen inguruan gogoeta egin dugu. Alde batetik, auto lasterketaren beraren segurtasunaz; eta beste tik, zaletuen talde batek azaldu izan duen jarreraz.

Hainbat hausnarketen ondoren, Lagun Artea Eskuderiak hartu duen erabakia honokoa izan da: 2002an egingo den auto lasterketa ez da Urrakitik igaroko. Aurreko lasterketan, Ikasberrik antolatutako Rally sprintean, zaletu batzuen jokabide txarragatik eta hauek lasterketarekiko azaldutako errespetu falta dela medio, erabaki hau hartzera behartuak izan gara. Erabaki honen ondorioak jasango dituztenak auto gidariak beraiek izango dira, jakina baita Urraki oso leku aproposa izan dela beti horrelako lasterketak egiteko.

Hartutako erabakien ondorioz, auto lasterketarako beste ibilbide bat lantzen ari gara. Gainera, 2002ko edizioak ezusteko ugari izango ditu. Espero dugu hartutako erabakia zerbaitetarako baliogarri izatea, eta benetako zaletuei zera eskatzen diegu: horrelako jarreren aurrean zerbait egin dezatela, Katalunian bezala.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak