Zenbat buru, hainbat aburu
: Bota bertsue
Uda
J.L. Gorrotxategi
Batzuk dijoaz hondartzara ta
beste batzuek mendira
sortaldetikan azaltzerako
eguzkiaren distira
urte osoa pasa ondoren
noiz iritsiko begira
udarak ditun alderdi onak
holaxe eskertzen dira.
Baina lanbroa ere sarritan
ta zerua nahiko ilun
eguzkiaren printzarik ere
ez dugu aurkitzen inun
tarteka berriz bero galantak
kiskaltzen gaitu edonun
oso laburra izaten data
aprobetxatu dezagun
|