|
|
"Atzerapauso nabarmena da".
1- “Atzerapausoa da. Aniztasun politikoari eraso egiten dio, eta oraindik sustraitu gabe dugun demokrazia gehiago ahultzen da. Ordenamendu juridiko-penala gaindituz, gizabanako delituak ez ezik, taldeak, alderdi politikoak dira balizko delitugile”.
2- “Denok joko politiko-demokratikoan sartuz, bakoitzak bere ideiak defendituz lor dezakegu gizarte anitza. Lege honekin are jende gehiago aurki daiteke legez kanpo; horrela ez dago konponbiderik”.
|
|
|
|
“Prozesuaren motorea zapaltzea da helburua”.
1-“Euskal Herriak prozesu demokratikoa aurrera eramateko behar duen motorea zapaltzea da helburua, eta motore hori ezker abertzalea da; ondorioz, Batasuna”.
2-“Ondorio ikaragarriak ditu. Gure herrian indar handia den ezkertiar eta abertzaleen proiektua da Batasuna. Azken batean, azpeitiar denen aurkako erasoa da, konponbide demokratiko baten aldeko jarrera nagusiari eraso egiten baitio”.
|
|
|
|
"Milaka lagun klandestino".
1-“Euskal Herriak etorkizuna bakean eta askatasunean oinarritu ahal izatea eragotzi nahi da, mugimendu independentista eta Espainiako Estatuaren logikatik kanpo aurkitzen diren sektoreak kriminalizatuz”.
2-“Milaka lagun klandestinizatzea suposatuko luke. Egoerari orokorrean konponbidea bilatu behar diogu. Ilegalizazioari irtenbidea bilatuz baino gehiago, euskal herritar denen eskubide denak betetzeko hartu beharreko konpromisoak hartuz”.
|
|
|
|
"Herritarren herena baztertuko litzateke" .
1-“Balizko ilegalizazioa, sistema demokratikoak bere baitan dituen antolakuntza eta politika adierazpenen funtsezko eskubideen aurkako atentatu bat dela deritzot”.
2-“Herritarren heren bat baztertuta geldituko litzateke, ordezkari politikorik gabe. Demokraziaren oinarriak kontutan izanik eta demokratikotzat jotzen den sistema kontuan hartuz, inondik inora onartezina da lege hau”.
|
|
|
|
“Zaildu eta txartu egingo litzateke herriko giroa”.
1-“Herrigintzan aurrera joateko beharrezkoa da iritzi eta proiektu politiko guztiak errespetatzea, independentzia barne. Hau ilegalizazioarekin oztopatzen da, bizi dugun indarkeria, ETArena, aitzakia eta justifikazio bihurtuz”.
2-“Batasuna legez kanpo utziko balitz, zaildu eta txartu egingo litzateke herriko giroa. Elkarlana aurrera joateko beharrezkoa da hainbat biolentzia ekintza oztopatzaile baztertzea”.
|
|
|
|
“Gatazkaren sutara egur gehiago botako da”.
1-“Alde batek bestearen aurka erabili nahi duen beste arma bat da, gatazkaren sutara botako den egur gehiago. Boterearen gehiegikeria da, beraiei botoek emandako indarra, beste batzuek horretarako duten eskubidearen aurka erabiltzea”.
2-“Uste dut inork ez dakiela. Horixe bera da legearen alde negatiboetako bat, arduragabekeria delako nora garamatzan ez dakigun neurriak hartzea”.
|
|
|
|
“Zapalkuntza izugarria izango litzateke”.
1-“Zapalkuntza izugarria litzateke, kontutan izanik Batasuna horrenbesteko indarra duen alderdi politiko bat dela. Ideia batzuk ilegalizatzea litzateke. Francoren garaian ematen ziren”.
2-“Ilegalizatzen bada, azkenean hauteskundeetan parte hartzea ukatuko zaio, eta horrek herriko eta Euskal Herriko organo desberdinetan parte hartzeko aukera kenduko dio. Neurri honi gizarteak eman behar dio erantzuna”.
|
|
|
|
"Hautu politikoa ezabatu nahi da" .
1-“Gobernu ez demokratiko eta faxista baten beste adierazpenetako bat litzateke. Ez dute onartu nahi Euskal Herrirako eta herritarrontzako Batasunak plazaratzen dituen Konponbide Demokratikorako eta bakea lortzeko proposamenak”.
2-“Azpeitiar askoren hautu politikoaren egikaritza ezabatu nahia suposatuko luke, kontuan izanik ezker abertzaleak duen pisua gure herrian”.
|
|
|
|
“Sumin handiagoa sortuko du".
1-“Sumin handiagoa sortuko du. Batasunaren kontra doa lege hau, baina Euskal Herriko alderdi abertzale demokratikoei ere gerta dakioke. Oro har, euskal alderdi abertzale demokratikoen kontra dago. Eta denok dakigu Euskal Herriarentzako ondorio txarrak ekarriko dituela”.
2-“Gauzak gehiago harrotuko ditu, era honetan elkarrengandik gehiago aldenduko gaitu. Geure artean sumin handiagoa sortuko du”.
|
|
|
|
“Herri honen kontrako erasorik larriena da”.
1-“Urte askotan herri honen kontra (ez ezker abertzalearen kontra bakarrik) egin den erasorik larriena da”.
2-“Ondorio larriak ekar ditzake azpeitiarron eguneroko elkarbizitzan. Guztion ahalegina beharko da, euskaldunon hitza eta erabakia errespeta dadin konpromiso zehatzak hartuz. Ala PSOEk GALen aferan egindakoaren antzeko gaitzespenarekin konformatu nahi du norbaitek?”
|
|