Aurrera ekarrita
Azpeitiko heren baten paraderoa
Iban Arregi/Nerea Uranga
Azken udal hauteskundeetan EHk herrian %34 bildu zuen. EHren tokia Batasunak du orain, eta legetik at jarriko dute. Ba al liteke?
|
|
Martxintxoren marrazkia. Egunkarian argitaratua ekainaren 15ean.
|
|
‘Demokraziako’ legea
Espainiako Legebiltzarrak eta Senatuak onartua dute Alderdi Politikoen Legea. PPk eta PSOEk bultzatu dute, eta CIU eta CC ere alde azaldu dira. EAJ eta EA kontra. Batasuna ez dago erakunde haietan. Legea martxan da jada.
-Alderdiak legez kanpo jarriko dira `printzipio demokratikoak urratzen dituztenean edo askatasun erregimena suntsitu edo kalte egin edo sistema demokratikoa hautsi nahi dutenea´.
-Larritzat jotzen dira jokabide hauek: `Oinarriz-ko askatasun eta eskubideak urratzea, helburu politikoak lortzeko indarkeria zilegiztatzea eta terroristei sostengu politikoa ematea, terroristei aurre egiten dietenei mehatxu egitea eta terrorismoarekin identifikatzen diren sinboloak edo mezuak erabiltzea´.
-Alderdien Legea martxan denean, legearen atzeraezintasun printzipioa ezarriko da.
-Espainiako Estatuko Fiskaltzak eta Gobernu-ak eska dezakete alderdiak kanpo jartzeko, eta Parlamentuak Gobernuari eska diezaioke tramiteak egiten hasteko.
|