Kultura
Bertako kultura kontuan hartuz
Nerea Aranburu
Batasunak maiatzean aurkeztutako proposamenaren arabera, "derrigorra" jotzen du, "kultura eta kultur dinamikak merkatuaren eta estatuen logika zapaltzaileetatik aske izatea". Alderdiaren ustetan, kultura "fenomeno soziala da, bizia, tresna eraldatzaile eta aurrerakoi moduan ulertzen den zerbait", hain zuzen ere. Bestalde, "kultur eredu ezkertiar eta askatzailearen" alde lan egingo duela esan zuen.
Batasuna alderdiak kultura herritarraren aldeko "konpromiso irmoa" hartu du, "politika herritarrari" lehentasuna emanez, alegia, eta bere helburuetako bat "kultura sozializatzea" da. Batasuneko zinegotziek denen ahotan dabiltzan hainbat gai ere gogoratu zituzten.
PIL-PILEAN DIREN GAIAK
Lokalen erabilera. "Azpeitian balizko kultur baliabideen ugaritasuna handia dela esan behar da, baina lokalen erabilera murritza. Urteak da-ramatzate hainbat kultur taldek euren premiak ase ezinik. Orain arte ez da kontuan hartu kultur eragile hauen iritzirik".
Baliabideen gestioa. "Kultur baliabideak kudeatzeko garaian herri mugimenduaren partehartzea ezinbesteko baldintza da. Baliabideak gestionatzeko unean, partehartze al-detik dauden hutsuneak oso nabarmenak dira".
Kultur etxea. "Taldeek bilgune bat behar dute, elkarlana azkartuko dien espazio erreferentzial bat. Hori dela eta, kultur etxea epe laburrera begira helburu estrategiko bihurtu da".
Azpiegiturak eskaini. "Herritarrei, udalak eta erakunde publikoek inbertsioak egin eta azpiegiturak eskaini behar dizkiete, kulturaren protagonismoa ere adostua izan dadin".
Demokrazia falta. "Kultur eta komunikazio baliabide arloan demokrazia falta larria dago".
|