Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Ekaina »  Iritziak »  Leire Ostolaza

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : akullue

Parrandako bertsolariei oharra

Leire Ostolaza

Amaitu da bertso eskolako aurtengo ikasturtea, baina Erniarraitzen baditugu hurrengorako planak.

Denok dakigu parrandan gabiltzanean, eta batez ere tabernak ixten dituzten garaian, izaten direla bertso saio mozkorrak; gehienetan bi edo hiru lagun aritzen dira (gara) kantari eta beste bi edo hiru haiei entzuten.

Hori horrela dela jakinik, bururatu zaigu datorren udazkenera edo negura begira tabernetako bertso txapelketa moduko bat antolatzea. Adin guztientzako zuzendua izango litzateke eta, gainera, hiruko taldeak osatuko lirateke tabernetan saioak egiteko. Ziurrenik ostiral gauetan izango dira saioak afari baten ostean, eta epaileak jende artean nahastuta egongo dira, kantatzen dutenek presio hori jasan ez dezaten. Sariak ere sinboliko eta katxondo samarrak izango dira, jendearen partehartzea eta herrian bertso giroa sortzea izango baitira helburu nagusiak.

Aurretik udako festa guztiak dituzue, herrikoak eta auzoetakoak, zuen bertsokera hobetu eta inguruko bertsolariak txapelketarako animatzeko. Kantatu nahiko bazenu bertso eskolako norbaitekin, harremanetan jarri.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak