Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 21,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Ekaina »  Iritziak »  Jabier Altuna

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : amuko zubitik

Basazabal edo Zelai-luze

Jabier Altuna

Aurreko artikuluari Iban Arregik emandako erantzunak (ez nuke nahi polemika bihurtzerik) gogoeta hauek ekarri dizkit.

Haren azken esaldiak zioen egunkari bat edo beste irakurtzeak ere (ez honek bakarrik) egiten gaituela euskaltzaleago, abertzaleago, konformistago, solidarioago… edo ez; ados orokorrean baina hutsune asko ditu.

  • Azpeitiko udal hausteskundetan alderdi abertzaleek jaso dituzte zinegotzi denak; kontuan izanik urtean 156 milioi jasotzen dituela El Diario Vasco-k hemendik, ez dirudi irakurle askoren abertzaletasuna asko ahuldu duenik.
  • DV irakurtzen duten solidario asko ezagutzen dut; Gara, Egunkaria edo Deia irakurtzen dutenak ere bai, noski. Gara irakurri eta zezenak hiltzearen aurka mobilizatzen direnak baina zenbait pertsona hiltzen dituztenean kalean agertzen ez direnak ere badira; baita azken egunetan torturatuta izandako gaztearen argazki beldurgarriari begiratzea baino alboko eskaparateko jantziari kasu handiagoa egin eta DV irakurtzen dutenak ere.
  • Zer da abertzaleago izatea? Zein da abertzaleago? Nola neurtu? Aberri Egunean ikurrina balkoian jartzen duena? Gabonetan Euskadik jokatzen duenean aurpegia ikurrinaz marraztuta doana? Basazabal Elkartean ikurrina daukagu horman, Zelai-Luzen ez; abertzaleago al da gure elkartea? Abertzaleago al da Azpeitia han ikurrina dagoelako?
  • Aurkakoen ikuspuntua jakitea ere komenigarria da (nahiz eta ez izan azpeitiarrok DV irakurtzearen arrazoia; berriro diot, nork irakurtzen ditu editorialak?) Abertzale euskaldunak egunkari abertzaleak bakarrik irakurtzen badituzte (eta abertzale espainolak beraienak), langileak sindikatuena bakarrik entzuten badute… Gu bezala ikusten ez dutenak idazten edo esaten dutenaz ohartzen ez bagara, gure gizartea pobreagoa izango da.

Gogoeta asko honi buruz, baina lekurik ez.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak