Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 3,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Ekaina »  Iritziak »  Gutunak »  Asteburu gauetan ba al da autobusik?

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : gutunek

Asteburu gauetan ba al da autobusik?

Miren Larraņaga

Orain dela hilabete batzuk prentsan irakurri nuen larunbat gauetan Azkoititik Azpeitira eta Azpeititik Azkoitira artean autobusak jarriko zirela. Badakit, Azkoitiko San Andres jaietan, gauez, autobus zerbitzua izan zela bi herri hauen artean, neuk erabili bainuen. Eta zenbait jaietan ere jartzen direla badakit, era berean. Baina, asteburu gauetan zerbitzu hori ba al dago? Egia esan, prentsan irakurri besterik ez nuen egin berri hori. Eta harrezkero ez dut ezertxo ere entzun kontu horren inguruan. Autobus zerbitzu hori martxan bada, zergatik ez da egin publizitaterik horren inguruan? Ez al da jakinarazi (beste batzuetan ohi bezala) prentsa bidez, kartel bidez...? Eta, ez badago horrelako zerbitzurik, ez al da, behar den lekuan, aztertu aukera hori? Nire ustez, zerbitzu hori izatea interesgarria litzateke; eta ez jaietan bakarrik, asteburu oro gazte jende andana mugitzen baita herri batetik bestera. Denok dakigu, ezertxo edan gabe bakarren batzuk besterik ez direla ibiltzen. Eta herri batetik bestera mugitzeko autoa hartzen dugula. Beraz, guztion onerako izango litzateke, gazteontzat, familiarentzat... Gogoan izan Urrestillako jaiak ere badatozela. Orduan autobus zerbitzua jarriko balitz, bikain! Bai hara joateko asmotan direnentzat, eta baita urrestildarrentzat ere. Agian jende gehiago animatuko litzateke. Eta festan lasaiago ibiltzeko moduan izango ginateke denok ere.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak