Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Ekaina »  Karmen Uzkudun - Yoga irakaslea

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hi heu!

“Yogakin sentsaziyo desberdinek sentiu nizkiñenan”

Nerea Aranburu

Karmenek oin dala hiru urte ezautu zun yogaren mundu hau, lehengusu baten bitartez, hain zuzen.

 
 

Nolatan yogaren munduen?

Klaseta juten oin dala hiru urte hasi nindunan. Neure burue nahiko gaizki aurkitzen zunan eta beste pertsona batek esanda ezautu niñenan mundu hau. Klasietan hasi ta belaxe, ordu arte ezezagunek zien sentsaziyuek sentitzen hasi nindunan, beste ilusiyo bat sentitzen niñenan neure barruen.

Eta hortik irakasle izeteko gogue?

Bueno, ez zekiñat. Behin lagun batek komentau zinan zeatik ez nindunan beayei yoga klase batzuk ematen hasten. Orduen, garaje baten hasi nindunan hiru lagunei erakusten. Eta hola, egun batien, andra batek igerilekuen yogako irakasle bat beher zebela esan zitenan. Hasiera baten bildurtu ein nindunan, nik ez zaukenat ez tituloik eta ez ezer’e. Baño lasai hasteko esan zinabenan bertakuek. Eta modu hontan hasi nindunan pixkanaka yogako irakasle lanien.

Zenbat denbora damakin yogako irakasle?

Oin lokal berriyen natxion, zerbezei gañien, eta hor urritik ai naun klasiek ematen.

Jende asko ibiltze al da yogan?

Momentu hauetan larogei lagun ibiliko ditun, nahiz eta izena emanda ehundik gora eon. Ni hasieran harritute gerau nindunan, ez nuelako espero horrenbeste jende etorriko zanik.

Zenbat klase ematen ditun astien?

Danea zazpi talde zauzkenat eta bakoitze hamalau lagunez osaute zeon. Gero egun batzutan baleike danak ez etortzie baño hola osatzen ditun taldiek. Klasiek astelehenetik ostegunea ematen ditun, eta egun bakoitze hiru klasez osatzen den; goiz, arratsalde eta gauetan. Klasiek ordu t’erdiko iraupena izaten diñebe, nahiz eta geo askotan klasiek luzau eiten dien.

Ze eratako jendie juten den yogako klaseta?

Era guztiyetako jendie etortzen den; gaztienak hamabost urte zauzken eta zaharrenak, berriz, 63 urte. Gañea, lanbide desberdiñetako pertsonak ditun: ikasliek, psikologuek, langiliek, irakasliek...

Ze ariketa eiten dituzue klasetan?

Danetik. Oso inportantie den neretzat arnasa ondo hartzen jakitie, eta hortako ariketak eiten dixkineu. Klasietan saiatzen naun gorputz osoko zati danak moitzen. Eta hori lortzeko ariketa desberdiñek erakusten dixkinet.

TXIKITEKO AMETSA. "Sekule ez diñet izen amets bat. Askotan pentsau diñet ama bizirik balitz, baño ezinezkue denez...; ointxe bezela jarraitzie den ametsik haundiyena"

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak