Politika
Pauso gutxi eta errazak
Bulegoa. EHNA ateratzeko bulegoa udaletxeko harreran dago: eskuinaldeko ate txikian, beheko solairuan. Hain zuzen, 08:00etatik 15:00etara egongo da irekita astegunetan.
Dokumentazioa. Hauxe da EHNA ateratzeko bulegoan aurkeztu behar dena: lau argazki, Azpeitian erroldatua izatearen ziurtagiria, eta ordainketa agiria. Ordainketaren ziurtagiria ateratzeko, Euskadiko Kutxan edota Kutxan, EHNA-ren kontu korrontean 12 euro sartu beharko dira, eta agiria eskatu.
Eskaera orria. Dokumentazioa EHNAko bulegoan uztean, eskaera orria bete beharko da, eta eskaeraren ordezko agiria jasoko da.
Noiz jaso. Hilabeteko epean bulegoan bertan jaso ahalko da EHNA, eskaeraren ordezko agiria aurkeztuz.
|