Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Maiatza »  Iritziak »  Webeko eztabaida

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : albistiei erantzunez

Webeko eztabaida

Uztarria Kultur Koordinadoraren webguneko 'Albisteak erantzunez' atal berrian, Euskal Eskola Nazionalaren inguruan jardun dute kide batzuk. Hona hemen gutun haietako batzuk:

Gogoetarako deia

Euskal Herrian behar dugun eskola nazionala ez da herriaren zati burges txiki bati zerbitzua emango dion enpresa pribatu elitista, herriaren behar politiko, sozial eta ekonomikoei aurre egingo dien pertsona euskaldun eta solidarioak heziko dituen erakunde publikoa baizik; horregatik, sistema kapitalistaren aurkako borrokan, ezinbestekoa da sozialismoari dagokion euskal eskola sortzea, euskal herritar guztiei irekia, beraien arraza, egoera sozioekonomikoa, edota jatorria edozein delarik ere. Beraz, herritar guztiei gogoetarako deia egiten diet, euskal eskola nazionalaren kontzeptua ez baita herritar gutxi batzuek diotena soilik, norberak gogoeta egin ondoren eraiki behar lukeena baizik.

Euskaldun gaztea

Eguneroko konpromisoa

Hik esandako horixe egiten ari naizen gaztea nauk. Bakarrik, gogoeta egitetik aparte gure gurasoekin batera eguneroko konpromisoarekin gauzatzen ari nauk. Eta horri erantsi gogoeta beste batzuekin alderatzeko moduak topatzen ditudala, bai ikasleen artekoa, geure ikastolatik hasita, bai Ikasle Abertzaleen bitartez. Ikastolen artean ematen ari dena ere jarraitzen diat eta gure ikastolan ematen zaigun aukerarekin oso gustora nagok, beti hobetu daitekeen arren. Eta bukatzeko, umildade pixka bat gelditzen zaidak oraindik onartzeko Euskal Herriari dagokion eskola hori gauzatzen ez garela gaur hasi. Gure gurasoak gazte izan zirenean ere gai honetan konprometitu zirelako, gaur egun zorionez ez gaudek zerotik hasteko egoeran. Gure seme-alabek, hireek eta nireek, horixe bera esateko modua egin nahi diat, eta egin egiten diat beste askorekin batera. Hi hor nonbait topatzea espero eta desio diat.

Ikasle abertzalea

Euskaldun gazteari

Euskaldun gaztea izendatzen duk heure burua. Baina hire espresioak zaharrarena dirudi. Eta nire iduriz mamiari dagokionez zaharkitua gainera. Francoren garaian euskaldunon kontra zaudenak modu berdintsuak erabiltzen zizkiatean.

Nik ere Euskal Herri sozialista nahi diat eta kapritxoz janzten, jaten edo edaten gastatu beharrean ikastola aurrera ateratzeko gastatzea erabaki diat. Beraz, gogoeta egitetik aparte batzuek beste zerbait ere egiten diagu. Eta garbi esateko, logikaz ikastolaren alde egon beharko luketen asko, nonbait gogoetan galduta zebiltzak, ez bait dizkiat batere konprometituta ikusi hezkuntzako ezertan.

Euskaldun zaharra

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak